Ferra-saguzar txiki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Euskal Herriko +Euskal Herriko )
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
49. lerroa:
Erregio azpiartikoan banaketa zabala duen ugaztuna da. [[Irlanda]]tik hasita [[Kaxmir]] ingururaino hedatzen da eta [[Etiopia]]tik [[Alemania]] eta [[Polonia]]rainoko latitudeetan aurki daiteke<ref>{{erreferentzia| egilea= Lanza B, Finotello PL |urtea= 1985 |izenburua= Biogeografía dei Chirotteri italiani |aldizkaria= Boll. Mus. Reg. Sci. Nat. Torino |liburukia= 3 |alea= 2 |orrialdeak= 389-420}}</ref>. [[Iberiar Penintsula]]n banaketa zabal baina irregularra duen espeziea da.
 
Euskal Herrian herrialde guztietan aurki daiteke. [[Nafarroa]] hegoaldean falta den arren, gainerako lurralde guztietan ohiko saguzarra da. Nafarroan ipar-ekialdeko ingurune [[karst]]ikoetan ageri da batez ere<ref name= "Alcalde"/>.
 
== Habitata ==
[[Haitzulo]]ak atsegin dituen saguzarra da eta ondorioz [[kareharri]] ugariko lurralde eta ingurune karstikoekin lotura estua du. Normalean zulo naturalak hautatzen dituzten arren, lurpeko egitura artifizial eta eraikinetan ere aurkitu dira espezie honen koloniak. Nafarroan kolonien kokapena aldakorra da urtaroen arabera. Urteko garairik hotzenetan gordelekua ia kasu guztietan haitzuloetan izaten duten bitartean, hilabete epelenetan eraikinetan ezartzen dituzte koloniak<ref name= "Alcalde"/>. Sastraka eta zuhaixkadun inguruetan ohikoagoa da eta ur-eskuragarritasuna ere ezinbesteko faktorea da. Hala ere, [[Arabako Errioxa]] bezalako inguru deforestatu eta eraldatuan, ohiko espeziea da. Altuera-hein zabalean aurki daiteke, itsas mailatik hasita 2.000 metroko altueraraino. Euskal Herrian 25 metroko altueratik 1.190 metroraino aurkitu da<ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR |urtea= 2001 |izenburua= Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación |argitaletxea= EHU |lekua= Bilbo}}</ref>.
 
== Elikadura ==
58. lerroa:
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
Kumatze-koloniak emeez osaturik egon ohi dira, batez ere, nahiz eta ar banaka batzuk ere egon ohi diren. Iberiar Penintsula hegoaldean erditzeak ekaina hasieran ematen dira eta [[edoskitzaro]]a uztaila bukaerara arte luzatzen da. Euskal Herrian, aldiz, bi prozesuek 15 egun inguruko atzerapena izaten dute<ref name= "Alcalde">{{erreferentzia| egilea= Alcalde JT |urtea= 1995 |izenburua= Distribución y fenología de los quirópteros de Navarra |argitaletxea= Nafarroako Unibertsitatea |lekua= Iruñea}}</ref>.
 
Emeakehenengo urterako emankorrak izaten dira, baina normalean ez dute bigarren urtera arte kumerik izaten. Bataz besteko biziraupena 4 urte pasatxokoa den arren, espezie honetako banako baten bizi-luzetasunaren errekorra 21 urte eta 3 hilabetean dago.