Ehun metro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Ehun metro''''' [[Ramon Saizarbitoria]]k idatzitako bigarren [[eleberri]]a da, lehen aldiz [[1976]]an argitaratu zena. [[ETA]]kide batek [[polizia]]rengandik ihesi [[Donostia]]ko [[Konstituzio plaza]]n eraila izan aurretik korrika egiten dituen azken metroak kontatzen ditu, bere haurtzaroko bizipenak, [[klandestinitate]]ko egunak, iraganeko amodiozko harreman bat, egunkarietako titularrekin, beste gazte bati egindako itaunketa polizialekin eta kaleko jendearen iruzkinekin tartekatzen diren bitartean. Heriotza gertatu den tokitik gertu poliziak atxilotu eta itaundutako beste gaztea ETAkidearekin halabeharrez loturik suertatuko da. [[Hego Euskal Herria]]n [[frankismo]]aren garaian bizi zen giro zapaltzailea ere islatzen du eleberriak, bereziki [[euskara]]ren aurkakoa. [[Narrazio]]a estilo berezi batez garatzen da, garai hartako [[euskal literatura]] berritu zuten moldeak baliatuz; hain zuzen ''[[flash-back]]'', [[collage]], [[elipsi (erretorika)|elipsi]] eta bestelako baliabideak erruz erabiltzen dira kontakizunean, irakurleari elementu horiek guztiak lotzen uzteko.
 
''Ehun metro'' eleberriak 14 argitalpen izan ditu 2011 urtera arte eta lau hizkuntzatara itzulia ere izan da. [[1985]]an [[zinema]]ra eraman zuen [[Alfonso Ungria]] zuzendariak ''[[Cien metros]]'' gaztelaniazko izenburuarekin.
 
== Ramon Saizarbitoria, ''Ehun metro'' eleberriaren egilea ==
38. lerroa:
== Narrazioaren haria eta egitura ==
 
[[Fitxategi:Cuaderno nacionalcatolico 001.JPG|thumb|right|300px|Eleberrian protagonistaren eskola oroitzapenak biltzen dira, tartean irudikoa bezalako [[nazionalkatolizismo]] kutsuko diktaketa bat.]]
 
Eleberria sei kapituluz osaturik dago. Kapituluen hasieran eta labur-labur, protagonista haurra zelarik (haurra protagonista bera dela zuzenean esaten ezbada ere), eskolako pasadizo bat kontatzen da, non protagonista, abizen euskalduna izateagatik mespretxatua izan ondoren, diktaketa [[nazionalkatoliko]] bati inkonstzientziaz men ez egiteagatik zigortua den.
52. lerroa:
* bigarrenean (bigarren kapituluan), oso labur, eskolan fraide irakasleak ematen zituen soinketa klaseak gogoratzen ditu;
* hirugarrenean (bigarren kapituluan), Danieli izena duen lagun baten etxean Michele izeneko neska ezagutu zuenekoa kontatzen da, non tabera batera joaten diren ogia eta ardoa erostera, atzetik tabernako lagunek txutxumutxuka dituztela eta Danieliren etxera bueltan, Michelek bere giltza bat uzten dion, maitasun adierazgarri moduan;
* laugarrenean (hirugarren kapituluan), Michele (Michele Manassé, zehatzago) berarekin gaua pasa zuenekoa kontatzen da, non Micheleren jatorriari buruzko xehetasunak ere aipatzen diren ([[Aljer]]eko [[judu]] baten alaba dela, esaterako);
* bosgarrenean (laugarren kapituluan), Manuel ETAkide eta lagun zaurituarekin Frantzian eta Suitzan izandako gorabeherak kontatzen dira, nola azkenik arduragabekeriaz erakundetik egotzia izan zen eta azkenik espainiar batekin ezkondu zen;
* seigarrenean (bosgarren kapituluan), mutil koskorra zelarik aita hil zitzaionekoa gogoratzen du eta ingurukoek orduan berarekin izan zuten jokabidearekin eta bere sentimenduekin batera.