Baskonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{argitzeko|komunitateari|Baskonia (argipena)}}
[[Fitxategi:Basque Country location map.png|thumb|200ppx|Baskonia (Euskal Herria) Europan.]]
'''Baskonia''' terminoa euskal komunitate kultural eta antropologikoa izendatzeko erabili izan da. Albo-erdaretan erabili izan da (latinez, espainieraz), batez ere. Euskaraz, historikoki, [[Euskal Herria]] hitza erabili izan da errealitate hori izendatzeko. Gaur egun, hala ere, erabilera mugatua du, hizkuntza kultuan erabiltzen baita batez ere, notazio historiko edo kulturalak adierazteko.
 
Jatorriz, “Baskonia” izena [[latin]]ez erabilia izan zen , [[baskoiak]] bizi ziren lurraldea izendatzeko: [[Nafarroa]] eta inguruko lurralde batzuk. Gero, [[merovingiar leinua|merovingiarren]] mende zegoen [[Baskoniako dukerria]] izendatzeko ere erabili zen. Kasu honetan terminoak eboluzio fonetikoa izan zuen: lehenik Wasconia eta azkenik Gascuña ([[Gaskoinia]]) bihurtu arte.
7. lerroa:
== Jatorria ==
 
"Vasconia" izena 394 urte inguruan agertzen da lehen aldiz, Paulino de Nola-k [[Ausonio]]ri bidalitako gutun batean (konparazio baterako, gatelaniazko ''País Vasco'' izena ez da dokumentatzen 1818 urtera arte.<ref>ZAMÁCOLA, Juan Antonio de, 1818: ''Historia de las Naciones Bascas de una y otra parte del Pirineo Septentrional y costas del Mar Cantábrico, desde sus primeros pobladores hasta nuestros días. Con la descripción, carácter, fueros, usos, costumbres y leyes de cada uno de los estados Bascos que hoy existen. Dividida en varias épocas'', Viuda de Duprat, Auch, hiru liburuki.</ref> Hori baino lehen [[Tito Livio]], [[Plinio Zaharra]], [[Estrabon]] eta [[Klaudio Ptolomeo]] historialari klasikoek aipatua zuten [[baskoiak|baskoien]] lurraldea, bertan bi alde bereiziz: ''Vasconum saltus'' eta ''Vasconum agrum''<ref name="Blázquez">José María Blázquez Martínez, ''Los vascos y sus vecinos en las fuentes literarias griegas y romanas de la Antigüedad'', hemen eskuragarri: [http://descargas.cervantesvirtual.com/servlet/SirveObras/antig/12691632124594839432435/018222.pdf?incr=1| edición digital]</ref><ref name="Schulten">Adolf Schulten, ''Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.'', hemen eskuragarri: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/18225240.pdf edición digital]</ref><ref name="Fraile">José María Gómez Fraile, ''Sobre la adscripción étnica de Calagurris y su entorno en las fuentes clásicas'', rev. Kalakorikos, 6.2001, hemen eskuragarri: http://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=192213</ref> .
 
[[Bisigodo]]en eta [[franko]]en garaian, [[Tourseko Gregorio]]k ''Wasconia'' izena erabili zuen Ipar Euskal Herriko lurraldeak izendatzeko. Aldaera horren bilakaera fonetikotik heldu da “Gascuña”, “Gascogne” edo [[Gaskoinia]] izena, Ipar Euskal Herriaren ondoko lurraldea izendatzeko.
 
''Saint-Sever''-eko mapamundian ([[XI. mendea]]ren hasiera) ''Wasconia'' ageri da. Bere kokapena: ''Aquitania'' eta ''Gallicia'' bitartean, eta honen ondoan ''Lusitania''. Letra txikiz ''Aſtures'' eta ''Cantabria'' ere ageri dira. ''Francia'' izena iparralderago ageri da, ''Gallia Lugdunense'' eta ''Gallia Belgica''ren ostean. Egilea, Estefano García, [[Zuberoa]]ko bizkondeen familiakoa zen eta, itxuraz, [[Oloroe]]ko apezpikua.<ref>Bixente Serrano Izko. "Navarra. Las tramas de la historia" ISBN84-932845-9-9</ref>
 
Armando Besga-ren iritziz, mapamundi horretan ageri den ''Wasconia'' hori gaur eguneko [[Gaskoinia]]ri dagokio (Ipar Euskal Herria barne). Aldiz, ''Cantabria'' izena agian Iruñeko Erresumaren izendapen bat izan daiteke (orduan [[Araba]], [[Gipuzkoa]], [[Bizkaia]] eta [[Nafarroa]]ren zati bat barnean hartzen zituela).<ref>BESGA MARROQUÍN, Armando, 2004: "La "Wasconia" del mapa del Beato de Saint-Sever y el problema del nombre (o la existencia) del País Vasco en el siglo XI" in ''Letras de Deusto'', Vol. 34, Nº 105, orr. 9-42.</ref>
 
[[Arnaud Oihenart]] euskal idazle eta lege-gizonak ''Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitanicae'' (1638) idatzi zuelarik, bi Baskonia aipatzen ditu, mugaren alde banatan kokatuak.
 
== Ikus gainera ==