2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
''Yayoflautas'' edo ''iaioflautas'' murrizketa sozialen aurkako protestak antolatu zituzten [[jubilatu]] eta [[adineko pertsona]]k ziren, hedabideek protestetan aritzen ziren gazteei modu gaitzeagarrian jarritako ''[[wikt:eu:perroflauta|perroflauta]]'' izena hartuz, euren buruari jarritako izena izan zen. Bartzelonan sortutako talde baten ekimena izan zen eta gero estatu osora zabaldu zena.
 
== Greba orokorrak ==
 
Atzerakada Handiaren baitan espainiar gobernuak hartutako erabaki eta neurrien aurka greba orokor zenbait izan ziren Hego Euskal Herrian eta Espainia osoan sindikatu gehienek deituta:
 
* [[2009ko maiatzaren 21eko greba orokorra]], [[Hego Euskal Herria]]n, krisialdi ekonomikoaren aurka eta gobernuaren [[politika ekonomiko]]aren aurka;
* [[2010eko ekainaren 29ko greba orokorra]], Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma berriaren aurka deitutakoa;
* [[2010eko Espainiako greba orokorra]], irailaren 29n eta Espainia osoan, gobernuak bultzaturiko lan erreformaren eta pentsio sistemako erreformaren aurkakoa;
* [[2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorra]], Hego Euskal Herrian, Espainiako gobernuak proposaturiko pentsio-sistemaren erreformaren aurka;
* [[2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra]], PP alderdiaren gobernuak ezarritako lan erreformaren aurka;
* [[2012ko irailaren 26ko Hego Euskal Herriko greba orokorra]], gobernuak iragarritako murrizketen aurkakoa;
* [[2012ko azaroaren 14ko Europako greba]], Espainia osoan ere deitutakoa, gobernuen politika ekonomikoen aurkakoa.
 
== Mugimendua Espainian zehar ==