Kandinskyren tradizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
39. lerroa:
[[File:Adolescent girl sad 0001.jpg|thumb|right|200px|Miren zapuztuta geratzen da lehen aldiaren ondoren: berak espero zituen maitasun adierazpenak ez ditu jaso Aitorrengandik.]]
 
Azkenean, Aitorrengan sumatzen dituen tristura, zakarkeria eta frustrazioa berarekin sexu harremanak ez izateagatik dela pentsatuta, berarekin amodio egitea proposatzen dio, baina leku egoki batean izan behar delako baldintzarekin. Bitartean, Mirenen amak alabarengan zerbait sumatu eta, emakume kontserbadorea izanda, sexu harremanekin kontuz ibili eta aurretik neurriak hartzeko erregutzen dio. Mirenek berak erosten ditu kondoiak[[kondoi]]ak, egoera nahaspilatsu batean eta etxetik gertu dagoen botika batean. Aitorrekin geratuko den egunerako kulero arruntak janztea ere erabakitzen du. Aitorrekin elkartu eta Errenteria inguruko errepideko hotel ziztrin batera doaz. Han, biak herabe eta urduri agertzen dira. Mirenek Manurekiko lehen aldia nolakoa izango litzatekeen ekartzen du gogora, maitagarriro egingo zuten, elkarri laztanduz eta hitz gozoak esanez. Azkenean, Aitorrekin ez da horrelakorik ezer gertatzen eta [[sarpen (sexualitatea)|sarpena]] besterik gabe burutzen du mutilak, Mireni ezer gogoangarririk gabe utziz. Bukatu eta ohean etzanda, bonba baten leherketa gertatzen da. Horrek Aitorri arreta beste zerbaitetan jartzeko aitzakia ematen dio, berehala jaikiz eta Miren bakarrik utziz ohean. Ohean bueltan, Mirenek zerbait kontatzeko esaten dio, baina Aitor isilik geratuko da pentsakor. Ondoren, lehen aldian izaten den maindireko odol arrastoa ikusita, Aitor haserretu egiten da. Ohean etzanda, isilik eta pentsakor, Aitorrek alde egiteko ordua dela adierazi eta isilik hoteletik atera eta autoa hartzen dute Donostiara itzultzeko.
 
Autoan haserreturik jarraitzen du Aitorrek eta horrek abiadura handiegiz gidatzera bultzatzen du. Ertzaintzaren kontrol batean, dokumentazioa eskatu eta karneta ematean, Aitorren benetako izena Manuel dela entzuten du, bere ametsetako Manu bezala. Mirenek izen aldaketa ez zaiola axola adierazi arren, Aitorrek izen hori ez erabiltzeko esaten dio haserre, bere amak jarritako izena, galiziarra denez han oso arrunta baita, besterik ez dela eta bere izena Aitor dela lehor gaineratuz. Azkenean, modu zakarrean utziko bere etxe parean.