Théodore Rousseau: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
16. lerroa:
== Biografia ==
Parisen jaio zen, familia [[burges]] batean. [[Merkataritza]]n prestakuntza jaso zuen arren, laster margolaritzarako gaitasuna zuela erakutsi zuen.
[[1831]] eta [[1834]]an margolanen bat erakutsi zuen Aretoan, baina [[1836]]an, artista klasikoen botoengatik, ''La Déscente des vaches'' lan handia baztertua izan zen. Geroztik, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultza]] arte, beti errefusatua izan zen. Erbestealdi artistiko horretan bere lanik hoberenetako batzuk sortu zituen. [[1851]]ko Parisko Aretoan ''Lisière de forêt'' (''Baso bazterra'') erakutsi zuen<ref name=brit></ref>.
22. lerroa:
[[1848]] arte noizbehinka baino ez zen [[Barbizon]]en bizi izan. Urte horretan, ordea, Fontainebleauko basoaren ondoko herri horretara aldatu zen, eta han igaro zituen hil arteko egun gehienak. Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean aurreko 20 urteetan errefusatuak izan ziren Rousseauren margolanak aurkeztu ziren. Hala ere, ez zuen inoiz arrakasta handia izan Frantzian, eta, [[1861]]an bere obren enkante batek porrot egin ostean, [[Amsterdam]], [[Londres]] edo [[New York]]era alde egitekotan egon zen<ref name=brit></ref>.
Baina, orduan, zoritxarrak gaineratu zitzaizkion: emaztearen buruko eritasun larria, bezero urritasuna, lagun baten buru-hiltzea Barbizongo etxean...[[1863]]an [[Alpeak|Alpeetara]], [[Mont Blanc]] mendiaren zirriborroak egitera, egon zelarik, [[Birika|biriketako]] gaitz bat erantsi zitzaion. Handik aurrera osasuna ahulduz joan zitzaion. [[1867]]ko [[abenduaren 22]]an hil zen, Barbizonen, [[Jean-François Millet]] lagun mina ondoan zuela<ref name=brit></ref>.
== Iruditegia ==
|