Vercingetorix: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
Vercingetorix K. a. 72 urte inguruan jaio zen (ez dakigu urtea zehazki) Nemossos herri galiarretik hurbil (Gaur egun [[Clermont-Ferrand]], Auvernian). Zeltillos zuen aita, auvernotarren erregea. Auvernotarrak galiarren herri indartsuenetakoa ziren, eta tradizioz erromaren aurka egon izan zirenak.
 
Garai haietan [[Galia ZisalpinaZisalpinoa]] eta [[Narbonensis]] erromatarren esku zeuden, [[Galia Akitania|Akitania]], [[Galia Belgika|Belgika]] eta Zeltika galiar tribu askeen lurralde zirelarik. Aipatu beharra dago lurraldeen izendapen hau erromatarrek emandakoa dela, herri galiarren kokapenarekin zerikusirik ez zuena. Helvetiarrak, germaniarrengandik ihesi lurralde hauetan sartu ziren, eta honek eragin zuzena izan zuen Galietako Gerraren hasieran.
 
K.a. 58. urtean, Vercingetorix noble gazte bat zelarik, Julio Zesarrek Galia inbaditu zuen Helvetiarren migrazioa aitzakiatzat harturik. Bere asmoa galiar buruzagiak menperatu eta hauen alegiazko aberastasunak eskuratzea zen, bere ospea handitzeaz batera. Zeltillos, auverniarren errege eta Vercingetorix-en aita, erromatarren kontrako mugimendua zuzentzen saiatu zen, baina harrapatua eta exekutatua izan zen.