Fresko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Freskoa''' ([[italiera]]tik ''affresco'') [[horma]] edo [[sabai]] [[gisu]]ztatu hezean (''freskoan'') [[kare-ur]]ez nahastutako koloreak erabiliz egindako [[margolaritza|pintura]] da. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita, eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan. Aireko [[karbono anhidrido]]ak [[kare]]arekin erreakzionatzean koloreak gisuan finkatzen ditu.
 
[[Antzinako Egipto|Egiptoarrek]], [[Antzinako Grezia|grekoek]] eta [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] arrautza, [[arabiar goma]]ra, lekeda eta [[argizari]]a erabiltzen zuten koloreak nahasteko.
 
Freskoan egindako pinturak garbitasun eta argitasun handia ematen dio koloreari; baina margolaria baldintza jakin batzuetan lan egitera behartuta dago, eta horregatik gutxi erabiltzen da gaur egun.