San Frantzisko (Bilbo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''San Frantzisko''' [[Bilbo]]ko auzoa da, [[Ibaiondo]] barrutian dagoena. Auzoak 6.713 biztanle eta 0,16 kilometro karratuko azalera dauka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emaniko datuen arabera). Auzoak [[Bilbo Zaharra]]rekin eta [[Bilboko itsasadarra]]rekin egiten du muga. [[Bilbo Zaharra]] eta [[Atxuri]]rekin batera [[Zazpikaleak|Zazpikaleetatik]] kanpo garatu ziren errebaletako bat izan zen San Frantzisko.
 
[[Miribilla]]ko mehategien garapenarekin batera, hainbat langile etorri ziren auzora lan egin eta bizitzera. Mehategi horiek, San Luis mehategia, Malaespera mehategia, eta Abandonada mehategia ziren. [[1862]]ean [[Bilbo]]ko zabalgune proiektua oraindik aurkeztear zegoela, gauzatu ez zen zabalgune txiki baterako proiektua aurkeztu zen.

[[Abandoko elizatea]]ren anexioarekin batera, [[XIX. mende]] eta [[XX. mende]]en artean, auzoan etxebizitza ugari eraiki ziren, askotan halamoduzko materialak erabilita, eta inolako zerbitzurik gabe (urte askotan zehar etxe askok ez zuten komunik ezta sanemendu sistemarik izan).
 
== Kalerik garrantzitsuenak ==