Pepe Rei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Galizia]]n jaioa, PerePepe Rei oso gazte kazetaritzaren munduan aritu zen, hasieran ''[[El Pueblo Gallego]]'' eta [[Huelva]]ko ''Odiel'' egunkarietan. 1974an ''El caso Reace'' liburua argitaratu zuen; bertan [[Redondela]] aferaren inguruko informazioa bildu zuen, errudunen izenak azalduz, tartean [[Nicolas Franco]], diktadorearen anaia. Ondoren ''Madrid'' egunkarian hasi zen, frankistek hedabide hau itxi arte. Larogei hamarkadan ''[[La Voz de Euskadi]]'' egunkariaren sorreran hartu zuen parte, hau ere porrot ezagutu arte. Urte horietan baita ''Interviu'' aldizkarian idatzi zuen ere. 1988an ''[[Egin]]'' egunkarian hasi zen lanean; bertan hain ospetsu izan zen "Ikerketa taldea" sortu zuen. Talde horren arrakasta ondorio larriak izan zituen kazetari honentzat, hiru aldiz espetxeratua izan baitzen. 1998an ''Egin'' Garzonek itxi zuen eta Pepe Rei ''Gara'' mantxeta berria izango zenaren alde lanean hasi zen. 2000.urtean ''[[Ardi Beltza]]'' aldizkaria sortu zuen, laster Baltasar Garzonek itxiko zuena. 2002ko abuztuan [[Donostia]]ko ingurabidean Pepe Reik istripu larri bat izan zuen. Ondorioz, kazetaritza mundua erabat utzi behar izan zuen.<ref>http://www.peperei.com/biografia.php?lang=1</ref>
 
== Pepe Reiren liburuak ==
=== Nobelak ===