Indautxu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Txantiloi aldaketa: bizkaia geografia zirriborro
No edit summary
1. lerroa:
'''Indautxu''' [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Abando (barrutia)|Abandoko]] barrutian kokaturik dago, seigarren barrutian alegia. Auzoak 28.276 biztanle zituen eta 0,97 kilometro karratuko azalera ([[2006]]an udalak emaniko datuen arabera). [[Santutxu]]ren atzetik [[Bilbo]]ko bigarren auzorik jendetsuena da. Abando, bulego eta denda gehienak biltzen dituen zabalgunearen gunea den bitartean, Indautxuk izaera erresidentzialagoa dauka.
'''Indautxu''' [[Bilbo]]ko auzoa da.
 
Dena den, dendak ugariak dira Indautxun ere, Indautxuko dendak elkarturik daude gaur egun eta hainbat ekimen egiten dizuten gabonetan eta urte osoan zehar. Hasieran [[Bilbo]]k Abandoko elizatea anexionatzean, ortuak eta etxe bakan batzuk baino ez zeuden Indautxun. Dena den, urteak aurrera egin ahala, hiriko familia burges askoren bizileku bilakatu zen auzoa. Horregaitik hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren.
 
Dena den, zoruaren garestitzearekin batera, etxea eraitzi eta etxebizitza bloke altuagoak eraiki ziren. Indautxun eraikitako jauregi guztiak ez ziren bota ordea, esaterako Urrutia eta Aureliano Valle kaleen artean dagoena.
 
== Kalerik garrantzitsuenak ==
* Indautxu plaza
* Areiltza Doktorea kalea
 
{{bizkaiko geografia zirriborroa}}
{{Bilboko auzo aurkibidea}}