Eugenio Imatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
[[1918]]tik [[1920]]ra arte [[Lovaina (hiria)|Lovainan]] ([[Belgika]]) [[Filosofia]] eta Zuzenbide Politiko Konparatua ikasi zuen. Madrilera itzuliz Zuzenbideko hirugarren kurtsoa bukatu zuen. [[1921]]ean osasun arazo larri bat pairatu zuen: krisialdi erlijiosoak eta psikologikoak ikasketak uztera behar zuen. Osasuna errekuperatzeko asmoz [[Astigarraga]]n zegoen familiako baserrira joan zen. [[1922]]an, osasuna berreskuratuta, ikasketekin jarraitu zuen. Zuzenbidea [[1924]]an bukatu zuen; handik aurrera jakintza arlo horrekin erabat bukatu zuen Filosofian buru-belarri murgiltzeko.
 
Donostiako Udalaren beste beka bati esker eta Xabier Zubirirekin batera, [[Alemania]]ra joan zen. Han Hilde Janhnke ezagutu zuen eta [[1932]]an berarekin ezkondu zen. Alemaniako giroa itogarria zela, Madrilera joatea delibertau zuten. Dagoeneko ''[[Revista de Occidente]]'' aldizkarirako itzulpen lan batzuk egina zituen. Espainiako hiriburuan [[José Bergamín]] idazle katolikoa ezagutu zuen, urte luzetan iraungo duen kolaborazioari hasiera emanez. [[1933]]an [[Cruz y Raya]] aldizkaria agertu zen eta Imatz bere idazkari moduran aritu zen; aldi berean, [[Ediciones del Árbol-Cruz y Raya]]ren argitalpenen arduraduna izatera pasatu zen. [[aleman]]etik egindako itzulpenekin jarraitu zuen une hartako izen handien lanak gazteleratzen: [[KarlCarl Gustav Jung]], [[Burckhandt]], etab.
 
[[1936]]an Imatz kolpisten aurka jarri zen eta, ondorioz, Zaragueta eta Zubirirekin harremanak eten egin zituen. Manifestu desberdinak sinatu zituen eta urte horren irailean [[Suitza]]n ospatutako Intelektualen Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Hurrengo urtean Idazle Antifaxisten Bigarren Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Uda horretan bere emaztearekin eta lehenengo semearekin [[Paris]]era joan zen non Espainiako Enbaxadaren Emigrazio Departamentuan lan egin zuen. [[1939]]an ''Junta de Cultura Española'' zelakoa sortu zen eta Imatz instituzio horren idazkaria izango da. Junta horretan beste [[euskaldun]] bat zegoen, [[Juan Larrea]], eta baita José Bergamín ere, urteen poderioz hiltzera [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] joan zen idazlea.
 
Urte horren uztailean familiarekin batera [[Mexiko]]ra joan zen. [[Mexiko Hiria|DFn]] [[Academia Hispano-Mexicana]] lehendabizi eta gero [[Colegio de México]]n eta [[Universidad Nacional Autonoma de México]]n aritu zen irakasle, azken horretan Filosofiako Katedradun moduan. [[1949]]an JCE erakundeak aldizkari berri bat sortu zuen Mexikon, [[España Peregrina]]. Han, Imatzek Larrearekin batera idatzi zuen; gainera, idazkaria ere izan zen. Halaber, Bergaminekin batera, [[Editorial Seneca]]n lan egin zuen. [[1941]]ean [[Fondo de Cultura Económica]] argitaletxearekin hasi zen kolaboratzen eta bertako Departamendu Teknikoan jarraitu zuen lanean bere heriotza gertatu arte. [[1946]]an [[Venezuela]]ra joan zen, [[Caracas]]ko Universidad Central delakoan lan egiteko. [[1948]]an berriro ere Mexikora eta FCE argitaletxera itzuli zen. Poliki-poliki filosofo donostiarra depresioan joan zen erortzen eta, azkenik, [[1951]]. urtean, Veracruzko hotel batean bere buruaz beste egin zuen.
 
== Lanak ==