Igaraba arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: vep:Sagarm; aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
'''Igaraba''' (''Lutra lutra'' L.) [[mustelido]]en familiako [[ugaztun]]a da. Hainbat igaraba mota dago [[Europa]]n zein [[Asia]]n. Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Azken urteetan, bai Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu da bere habitata giza-jarduera desberdinekin (ibaien [[kanal]]izazioa, eraikitako ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…); honegatik eta bere larruaren balio altuagatik jasandako jazarpenaren ondorioz, leku askotatik desagertu da eta beste askotan erabat murriztuta geratu da igaraba.
 
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Otter in Southwold.jpg|thumb|left|250px]]
 
27. lerroa:
Muturretik buztanaren puntaraino 99,4-124 cm artean neurtzen du arrak eta 94,9-116 cm emeak. Pisua berriz, 6,1-9,4 kg arrak eta 4,4-6,1 kg emeak<ref name=RuizOlmo/>.
 
== Banaketa ==
 
Banaketa [[Paleartiko]]a duen espeziea, Afrika iparraldea eta eskualde Indo-Malaysiarraren zati bat barne. XX. mende erdira arte [[Iberiar Penintsula]] osoan agertzen zen baina 1950etik aurrera egundoko beherakada jasan zuen, bereziki inguru populatuenetan<ref>Blas Aritio, 1970</ref>.
33. lerroa:
1980ko hamarkadaren amaieran populazioaren gorakada bat nabaritzen hasi zen, eta gaur egun arte mantendu da joera hori. Gorakada horren isla, hiri handitatik pasatzen diren ibai askotan aurkitu da igaraba azken urteetan Espainian eta Euskal Herrian. Edonola ugariagoa da Iberiar Penintsularen mendebaldean (bere habitata jarraiagoa baita) ekialdean baino, eta oro har, hiriak eta gizakiak asko populaturiko inguruak baztertzen ditu<ref>Ruiz-Olmo eta Delibes, 1998</ref>.
 
=== Igabara arrunta Euskal Herrian ===
 
Igabara arrunta egon badago Euskal Herrian, nahiz eta bere kopurua txikia den eta asko murriztu dela azken hamarkadetan, bereziki 1970ko hamarkadatik. Populaziorik handienak Nafarroa Garaian daude. Oso datu gutxi dago euskal Herriko igarabaren populazioei buruz baina jakin jakiten da oso txikiak direla. Bizkaian ez da agertzen<ref>Hernando et al, 2004</ref>. Araban, [[Bayas]] eta [[Zadorra]] ibaietan aurkitu daiteke, eta, Nafarroan, [[Aragoi (ibaia)|Aragoi]] eta [[Ega]] ibaietan<ref>Elosegi, 1999</ref>. Gipuzkoan aldiz [[Bidasoa]] ibaian soilik dago<ref>Estonba, 1993</ref>.
 
== Habitata ==
[[FileFitxategi:Empreintes de loutres.jpg|thumb|upright=0.75|right|Arrastoa ibai ertzean]]
 
Igaraba [[ekosistema urtar]]retako espeziea da, eta kostatik goi-mendietaraino banatzen da. Habitat naturalen artean ibaiak, arroak, [[aintzira]]k, [[padura]]k eta uraren presentziadun ia edozein leku erabiltzen ditu. Ondorioz, [[urtegi]]etan ere ager daitezke, eta baita [[ubide]]tan, putzuetan, golf-zelaitako lakuetan eta beste ingurune artifizial askotan ere. Urtegiak, eta ibai eta arroak konbinatzen ditu lehenengoan janaria eskuratuz eta besteetan ezkutalekua. Bere habitat-hautaketari buruzko ikerketek faktore garrantzitsuenak elikagaien eskuragarritasuna (horretarako uraren presentzia) eta ezkutalekuen presentzia direla esaten dute. Landarediaren presentzia ez da beharrezkoa ezkutaleku askoko ingurutan edo harrapakinen presentzia mugatzen ez duenean, bestalde ezkutaleku gutxiko ingurunetan landaredi-estaldura dentsoa oso garrantzitsua da igarabarentzat. Inguru itsastarretan berriz beharrezkoa izango da ibai edo arroren baten bokalearen presentzia gorputzetik gesala garbitu ahal izateko (Ruiz-Olmo, 2007).
44. lerroa:
Igaraba goi-mendietan bizi daiteke baina arraroa da 1500-1800 m-tik gora bizitzen eta 800-1000 m-tik gora ugaltzen aurkitzea. Kumeak beren kabuz ibiltzeko gai direnean eta gorago elikagaiak eskuragarriago badira egingo dute ugaltzeko mugatik gora. Altitude handietan igarabaren presentzia azaltzen duten faktoreak ondorengoak dira: elikagai ugari egotea, uretara sartzea eragozten duen izotzik ez egotea eta oztopo handiak ez egotea ([[ur-jauzi]]ak, [[presa]]k arroiletan...) (Ruiz-Olmo, 2007). Igarabak gehiago agertzen dira altitude hauetan anfibioak ugaltzen diren garaian<ref>Lizana eta Perez-Mellado, 1990</ref>.
 
== Elikadura ==
 
Igaraba espezie bereziki [[arrain]]jalea da, baina inguru mediterraneoan [[karramarro]], [[anfibio]] eta [[narrasti]] kantitate esanguratsua jan ohi du; eta batzuetan, aurrekorik ez badu intsektuak, hegaztiak edo ugaztunak ere jan ditzake<ref>Jiménez, 2005</ref>.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
 
Igaraba urteko edozein momentutan ugal daiteke, eta zikloa bere harrapakinak ugari diren garaietara egokitzen du. Kumaldia galduz gero berriz ugaltzen saiatzen da. Ernaldiak bi hilabete iraun ohi du eta 1 - 5 kume izan ditzake kumaldiko, baina normalean 1 - 2 izaten dira. Habitataren kalitateak paper garrantzitsua jokatzen du kumeen superbibentzian, hau baldintza normaletan oso altua da dispertsio adina arte (Ruiz-Olmo, 2007).
54. lerroa:
Ernaldiak bi hilabete irauten du, gero 2 - 3 hilabete egoten dira ezkutalekuan eta beste 8 - 12 hilabete amarekin, hau da, dispertsioan hasten diren momentua arte. 12 - 14 urtera heltzen dira gehienez (Ruiz-Olmo, 2007).
 
== Bizimodua ==
Normalean ilunabarrekoa edo gautarra bada ere, badira leku batzuk jarduera nahiko egunekoa dena. Arrak nahiko lurraldekoiak dira, eta eme bat edo gehiagoko lurrak zaintzen dituzte; kilometro dezente ibiltzen dira ibaian zehar (Jiménez, 2005). Dispertsio-adinaren atariko kumeak dituzten emeek janari eta ezkutaleku ugariko inguru lasaiak bilatzen dituzte, eta asko murrizten dira bizi-eremuak kasu hauetan<ref>Ruiz-Olmo et al, 2005</ref>.
 
61. lerroa:
Lurraldea gorotzen bidez markatzen dute, baina lurraldea baino erabiltzen dituzten errekurtsoak markatzen dituztela proposatzen dute batzuk (Kruuk, 1995).
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
 
Beste espezieekin lehia oso urria da, eta badirudi [[amerikar bisoi]]a (''Mustela vison'') galtzen ateratzen dela igarabarekin topatzean. Bere harrapari nagusiak [[zakur]]ra eta [[hontz handi]]a (''Bubo bubo'') dira, bereziki lehenengoa, baina [[arrano]] handiek eta [[otso]]ak (''Canis lupus'') ere ehizatzen dute tarteka (bereziki kumeak) (Ruiz-Olmo, 2007).
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{euskalnatura}}
129. lerroa:
[[udm:Вад]]
[[uk:Видра річкова]]
[[vep:Sagarm]]
[[vi:Rái cá thường]]
[[zh:歐亞水獺]]