Geiger-Marsden saiakuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
10. lerroa:
Baina esperotako emaitzak ez zituzten lortu; alfa izpi ia gehienak atomoaren zehar pasatzen ziren desbideraketa gutxirekin. Ala ere, zenbait alfa partikula 90 gradu baino gehiagoko angeluz desbideratzen ziren. Nahiz eta urrezko xaflararen lodiera 6x10-8 (200 atomo inguruan) izan, 8000 partikulatik 1 90 gradu baino gehiagoko desbideraketa zuen. Emaitzak ikusterakoan, Rutherfordek bere harridura agerian jarriz, honelakoa esan omen zuen: "Emaitzak guztiz sinestezinak ziren, hamabost haztebeko (38.1cm) koskor bat paperezko zapi baten kontra bota eta zu kolpatzeko bueltako balitz bezala".
 
Rutherfordek atomoek karga positidun nukleo oso txikia izan behar zutela ondorioa atera zuen [[1911]]an. Nukleo honek karga positiboaz gain, atomoaren masa ia guztia dauka. Elektroiak erakartze elektrostatikoaren bidez nukelonukleo honi bueltaka zenbiltzan. Horrela, alfa izpiak nukleoaren kontra egiterakoan, 90 gradu baino gehiagoko desbideraketa izango lukete, baina beste guztiak elektroi eta nukleoaren artean desbideratu gabe pasatuko lirateke. Ideia honetan oinarrituta, [[Niels Bohr]]ek bere eredu atomikoa proposatu zuen [[1913]]an. Bohreen ereduak Rutherforden ereduak zeukan arazo bakarraribati ere erantzuten zion, elektroiak nukleoari biratu ezkero, energia elektromagnetikoa igorriko lukete ([[James Clerck Maxwell|Maxwellen]] printziopioetan oinarrituta) eta energia galtzen hasi ezkero, orbitak geroz eta txikiagoak egingo lituzke nukleoarekin jo arte. Arazo honi erantzuten saiatzeko, Rutherfordek nukleoak lotura energi antzeko bat izan behar zuela proposatu zuen, partikula subatomikoen desoreka orekatzeko.
 
 
= Ikus, gainera =