Hirugarren Gerra Punikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
[[Kartago]]k, ordea, aliaturik eta koloniarik gabe, 200 [[zilar]]rezko talentu urtero ordaindu behar izan zuen 50 urtez.
 
Erromatarrek, halerehala ere, beldurra zioten [[Kartago]]ri. Ez zuten indarra berreskuratzeko aukerarik eman nahi. [[Katon Maior]] nabarmendu zen [[Kartago]]ren kontrako salaketan. Gainera, [[Kartago]]ko merkataritza eta ahalmen ekonomikoa berehala suspertu ziren, [[Erroma]]ren beldurra areagotuz.
 
Bake hitzarmenaren arabera, [[Kartago]]ko muga arazoak [[Erroma]]k epaitu behar zituen. Armada osatu baino lehen, [[Erroma]]ko baimena ere eskatu behar zion. Hori zela eta, hurrengo 50 urteetan [[Numidia]]ko erresumarekin izandako muga arazoak, [[Erroma]]ko Senatuari aurkeztu zizkion. Senatuak, kasu gehienetan, [[Numidia]]ren alde jokatzen zuen, [[Erroma]]ren aliatua baitzen<ref>{{Erreferentzia| izena= Yann | abizena= Le Bohec | izenburua= Histoire militaire des guerres puniques. 264-146 avant J.-C. | argitaletxea= du Rocher |lekua= Monako | urtea= 2003 | orrialdea= 284}}</ref>.