Benin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
52. lerroa:
Independentziaren ondoren, zenbait estatu-kolpe izan ziren, eta ezegonkortasun politikoa nagusitu zen, etnien arteko gatazkek elikatua. 1975ean, alderdi bakarreko sistema politiko bat eratu zen, marxista-leninista, eta estatuak Beningo Herri Errepublika izen ofiziala hartu zuen.
 
[[1989]]an, [[Berlingo harresia]] erori ostean, protesta-giroa nagusitu zen Beninen, Afrikako beste herrialde askotan bezala. [[Funtzionario]]ek, soldata eskasak zirela-eta, grebara jo zuten, eta ikasleak ere kalera irten ziren. Kerekou berehala ohartu zen protestak zapaltze hutsarekin ez zuela ezer aurreratzen, eta, 1989ko abenduan, iragarri zuen [[marxismo]]a ez zela jada estatuko doktrina ofiziala, eta batzar nazional bat deitu zuen 1990eko otsailerako. Batzar nazional horretan gizarte zibila eta erakundeak bildu ziren eta [[erlijioEliza katolikoKatolikoa]]koren hierarkiak paper garrantzizkoa jokatu zuen, [[Cotonouko artzapezpikua]], Souza, hautatu baitzuten konferentziako lehendakari. Hala, demokratizatze-prozesu guztiz azkar bat jarri zen abian: alderdi-aniztasuna onartu zen (berrogei alderdi eratu ziren, urtebetean), lehendakariaren aginpidea asko mugatzen zuen lehen ministro bat izendatu zuten ([[Nicephore Soglo]], antzinako estatuburuaren iloba), udal eta auzoetako hauteskundeak egin ziren, eta, [[1990]]eko [[abenduaren 2]]an, konstituzio berri bat onartu zen, erreferendum bidez, gehiengo handiz (abstentzioa % 30 ingurukoa izan zen). Konstituzio berriaren indarrez, hauteskundeak 1991ko martxoan egin ziren. Lehen ministroa, N. Soglo, ekonomialari onaren famaz baliaturik, garaile izan zen, botoen % 68 eskuratuta (% 36ko abstentzioa izan zen).
 
Baina hurrengo hauteskundeetan, 1996an, benindarrek, hala politikariek nola herritarrek, argi eta garbi erakutsi zuten arazorik gabe onartzen zutela gobernu-aldaketa demokratikoa. [[Demokrazia]]rako trantsizioaz harro bazeuden ere, ez zeuden konforme lehendakari berriak lortutako emaitzekin. [[Nazioarteko Diru Funtsa]]k ezarritako doikuntza-neurrien eta 94ko urtarrileko CFA frankoaren baliogabetze gogorraren eraginez (ia erdira jaitsi zen Frantziako liberarekiko) sekulako prezio-gorakada jasan behar izan zuten. Soglok, barnean gero eta aliatu gutxiagorekin, ordenantza bidez gobernatzen zuen. Nepotismoaern akusaziopean, gutxigatik izan bazen ere, 96ko martxoko lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulian Kerekouk irabazi zion, botoen % 52,5arekin (% 20ko abstentzioa). Kerekouk, politikarako sen aparta erakutsiz, antzinako erregimen marxistaren aurkako oposizioan nabarmendutako politikariei deitu zien gobernuko postuetara, gehiagorekin batera, [[Albert Tevoedjre]] tartean zela (BIT edo [[Lanaren Nazioarteko Bulego]]ko zuzendari nagusiaren laguntzaile izana eta nazioartean oso errespetatua). Gainera, bere formula ospetsua erabiliz, ekonomiari buruzko batzar nazional bat antolatu zuen 1996ko urrian, herrialdearen ekonomia-norabideak zehaztearren. Nazioarteko begiraleak zertxobait urduritu ziren Kerekou berriro agintean ikusita, baina nola izan zen eta jakin zutenean herrialdeak bizi zuen egonkortasuna egiaztatu eta gero, berriro lasaitu ziren. 1999ko martxoko legebiltzarreko hauteskundeak Sogloren alderdiak irabazi zituen, 27 ordezkarirekin, eta lehendakaritzarako hauteskundeetarako artean bi urte falta zirenez, Kerekouk oposizioarekin batera gobernatu beste aukerarik ez zuenizan. Nolanahi ere, Beninek irudi ona du nazioartean eta, horri esker, diru-laguntza handiak jasotzen ditu kanpotik. [[Yayi Boni]] da lehendakaria 2006. urteaz geroztik.