Donibane jaia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
Donibane jaiko errituek jatorri paganoa dute. Gerora, Erdi Aroan, kristautasunak bereganatu egin zituen, [[sinkretismo]]aren bidez, eta [[San Joan Bataiatzailea]]ri eskaini zion jaia. Santu haren izena, Erdi Aroko euskaran, Done Ibane zen; hortik dator Donibane izena.
Eskaintza horren arrazoia da San Joan Bataiatzailea [[Jesukristo]]ren aitzindaritzat jotzen dutela kristauek. Hartara, Jesukristoren jaiotza [[neguko solstizio]]ko jaian ospatzen zen, [[Eguberri]]an, eta San Joan Bataiatzailearena, berriz, udako solstiziokoan ospatzen hasi ziren. Egutegiko ziklo horrek [[ebanjelio]]en kontakizunean du jatorri: [[Elisabeth]] San Joan Bataiatzailearen ama haurdunaldiko seigarren hilabetean bisitatu zuen [[Ama Birjina]]k.<ref>{{eu}} [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Lk+1%2C5-2%2C52&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Lukas, 1,5–2,52], ''www.biblija.net'', 2012-05-07an kontsultatua.</ref> Hain zuzen, kristau tradizioan Donibane da bere jaiotza, Jesukristorena baino sei hilabete lehenagokoa, ospatzen den santu bakarra. Horrela, Donibane jaia [[Eguberri]]ekin parekatzen da: biek ''jaiotza'' eta ''birsorkuntza''
== Herrietako jaiak Euskal Herrian ==
|