Neuchâtel kantonamendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: bg:Нюшател (кантон)
No edit summary
10. lerroa:
| urtea = 2009
}}
'''Neuchâtel kantoia''' ([[aleman]]ez ''Neuenburg'') [[Suitza]]ko 26 [[Suitzako kantonamenduakkantonamenduetatik|kantonamenduak]] bat da. 2010. urte bukaeran, 172.085 biztanle zituen.
 
Hiriburua [[Neuchâtel]] da.
 
== Historia ==
Neuchâtel izena latinetik dator: Novum Castellum.
Gizakia oso aspalditik bizi izan da eskualde honetan. Aipagarria da, esate baterako, K.a. 3800 eta 3500 urteen artean Cortaillod zibilizazioa sortu zela eta gizakia herriak eraikitzen, zerealak landatzen eta zeramika-lanak egiten hasi bertan. [[Jura mendigunea|Jura mendiguneko]] uren zuzenketaren garaian (1874-1881), La Tène eremuari (Marin Epagnier komuna) buruzko aurkikuntza arkeologiko bikainak egin ziren (hortik dator Bigarren Burdin Aroari [[La Tène kultura]] edo zibilizazio (K.a. 500… -50) izena jarri izana); horrek, Rodano [[Rodano ibaia|Rodano]] eta [[Rhin]] ibaien arteko bideko ordainleku garrantzitsu bat izan zela pentsarazten digu.
 
[[1000]]. urtera arte ez dago eskualdeari buruzko material askorik. Badakigu [[998]]an [[Cluny ordena|Clunyko]] monjeek Bevaix kapera sortu zutela eta garai berean sortu zela Neuchâtel hiria ere. Neuchâtel izena [[1011]]. urtean agertu zen lehen aldiz Rodolfo III.a [[Borgoina]]koak bere emazte Irmengardari zuzenduriko dohaintza-agiri batean. Lurralde kantonal hau [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren agindupean egoteaz gain, burgundiarren, Comburg-eko kideen eta kantonamendu alemaniarren mende ere egon zen.
 
[[1531]]n Guillaume Farel-ek [[Erreforma Protestantea|erreforma protestantea]] zabaldu zuen kantonamenduan, horrela, [[Nantes]]ko elizbarrutitik bananduz. Hori dela eta Neuchâtelgo biztanleria gehitu egin zen. Gainera, kantonamenduko iparraldea azkar hasi zen jendez betetzen. Garai hartako erregeek –Orleans-Longueville familiakoak-, nabarmenki Henrike III.ak, arreta handia jarri zuten lurraldean. [[1707]]an Marie de Nemours hil ostean [[Prusia]]ko erregea aukeratu zuten biztanleek subirano gisa.
 
Hurrengo mendean zehar, Neuchâtel kantoiak garapen ekonomikoa izan zuen erlojuen ekoizpenaren eta ehungintzako hainbat manufakturaren eraginez. Neuchâtelgo elkarte tipografikoak [[Frantzia]]n debekatutako liburuak inprimatzen zituen.
Neuchâtelgo printzerria Suitzar Konfederazioko kide egin zen [[1815]]ean. [[1848]]ko martxoaren 1ean kantoia Suitza modernoarekin batu zen guztiz, monarkia prusiarrarekin zuen kontaktua guztiz galduz. Egun hartan kantoia errepublika bihurtu zen berriz. Igarotze-aldi hori, ''Neuchâtelgo arazoa'' izenez ezaguna, suitzar gobernuaren eta Prusiako errege Federiko Gilenen arteko tentsio handiagatik gogoratzen da, azken horrek bere printzerria berreskuratu nahi baitzuen.
 
== Geografia ==
Neuchâtel kantonamendua mendebaldeko Suitzan dago kokatuta. Ipar-ekialdean [[Berna kantonamendua]]rekin muga egiten du, iparraldean eta ipar-mendebaldean berriz Frantziarekin. [[Neuchâtel aintzira]] kantonamenduaren hego-ekialdean dago. [[Vaud kantonamendua]]k mugatzen du hegoalde eta hego-ekialdetik eta [[Friburgo kantonamendua]]k ekialdetik. Azken horren zati bat Neuchâtel aintzirarekin eta izen bereko kantonamenduarekin mugan egonik, Vaud kantonamenduaren parte da aintziraren hego eta hego-ekialdean. Aldi berean, Vaud kantonamenduak badu zati bat Friburgo kantonamenduan ere. Zati horrek Berna kantonamendua du iparraldean, Neuchâtel kantonamendua eta aintzira mendebaldean eta Friburgo kantonamendua hego eta ekialdean.
 
Neuchâtelgo lurrak bi eskualdetan banatuta daude: zati garaia (Jurako mendigunea) eta beheko zatia (''Plateau'' edo meseta). Zati garaia 1.000 m-ko altueran dago eta bertako [[Le Locle]] eta [[La Chaux-de-Fonds]] hiri erloju-ekoizleek Frantziarekin egiten dute muga. Behekoa Neuchâtel aintziraren ertzeko zati handi batetik [[Bienne]] aintziraraino luzatzen da. ''Vue des Alpes'' mendatearen azpitik eta [[Jura mendigunea]]ren bihotzetik pasatzen den tunel batek [[La Chaux-de-Fonds]] (eskualde garaiko hiria) eta Neuchâtel (beheko zatiko hiri eta hiriburua) elkartzen ditu [[1995]] urteaz geroztik. Kantonamenduko punturik altuena [[Chaseral]] da, 1.552 m-ko altueran.
 
== Ekonomia ==
Kantonamendua Neuchâtel aintzira inguruan ekoitzitako ardoarengatik da entzutetsua. Bertako bailaretan abeltzaintza eta gazta-ekoizpena dira nagusi, baina Neuchâtel zaldi-hazkuntzagatik da ezaguna batez ere. Erlojugintza-industria ere garrantzitsua da kantonamenduan, baita mikrotxipen ekoizpena ere.
 
== Demografia ==
Biztanleria ia osoa frantses hiztuna da. Biztanleen herena inguru protestantea da eta gainontzekoa katolikoa.
 
== Barrutiak ==
Kantonamendua hainbat eskualde osatzen dituzten sei barrutitan banatuta dago:
* Neuchâtel barrutia, laku ertzeko eskualdea.
* Boudry barrutia, laku ertzeko eskualdea.
* Val-de-Ruz barrutia, Val-de-Ruz eskualdea.
* Val-de-Travers barrutia, Val-de-Travers eskualdea.
* La Chaux-de-Fonds barrutia (Montagnes Neuchâteloises).
* Locle barrutia, Neuchâtel mendien eskualdea.
 
== Hiriak ==
Kantonamenduan hiru hiri daude:
* La Chaux-de-Fonds, 37.000 biztanle (2002)
* Neuchâtel, 31.630 biztanle (2002)
* Le Locle, 10.247 biztanle (2002)
 
 
== Kanpo loturak ==