Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
 
[[Anne Frank]]en aipamena ere egiten du Audreyk:
{{aipu|''Ana Franken adin bera nuen. Gerra hasi zenean, biok ginen 10 urteko neskatxak eta 15 genituen gerra amaieran. Lagun batek utzi zidan Anaren liburua 1946an eta, hura irakurtzea, latza izan zen. Nire bizitza zirudien! (...) Fusilamendu asko ikusi genituen. Gizon gazteak paretaren kontra; tiro egin eta kitto! Kaleak itxi egiten zituzten horrelakoetan eta geroxeago ireki. Anaren egunerokoak 5 pertsona fusilatu zituzteneko leku bat adierazten du. Egun horretan fusilatu zuten nire osaba... Haur haren hitzetan, nire barneko sentimenduak irakurtzen nituen. Lau ormahorma artean ezkutatutako neskatxak nire bizitzaren argazkia egin zuen.''}}.
 
Azkenean, aliatuek askatu zuten herrialdea eta Hepburnek esne kondentsatu pakete oso bat irentsi zuela esan zuen elkarrizketa batean, azukre gehiegiak gaixotu zuelarik. Esperientzia txar haiek Audrey [[UNICEF]]i laguntzera bultzatuko zuen bizitza osoan.