Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
== Haria ==
 
[[FileFitxategi:Artikutza 0001.jpg|thumb|right|300px|Narrazioa [[Obaba]] izeneko fikziozko toki batean garatzen da, XX. mendearen erdialdeko Euskal Herriko herri tradizionala, naturaz inguratutakoa, irudikatzen duena: ''Bi anai'' filmaren errodajea [[Artikutza]] auzoan ''(irudian)'' eta bere natura inguruetan egin zen. Erreka garrantzi handiko elementu gidaria da kontakizunean, basoa eta auzoa lotuz.]]
 
[[FileFitxategi:Leihoa Artikutzan.jpg|thumb|right|300px|[[Leiho]]ak eremu bereiziak lotzen ditu eleberrian: txoriak bere gelako leihoa zeharkatuz laguntzen dio Paulori lo egiten eta Danielek Teresa ikusteko begiratzen du jostundegiko leihotik.]]
 
[[FileFitxategi:Titiak zirritan 01.JPG|thumb|right|170px|Teresak Danieli bere [[bular|titiak]] ikutzen uzteak Teresarekiko sexu-[[obsesio]]a piztuko du berarengan. ''[[Deus ex machina]]'' motako gertakari horrek Daniel eta Pauloren amaiera [[tragiko]]a ekarriko du.]]
 
[[FileFitxategi:Carreras de cintas.jpg|thumb|right|170px|Obabako neska eta mutilek irrika handiz prestatzen zuten bizikleta gaineko [[zinta-joko]]an gertatutakoak ekarriko du Paulo eta Daniel herritik alde egitea. Irudian, zinta-jokoaren aldaera bat zaldiz.]]
 
=== Lehen kapitulua ===
68. lerroa:
=== Hamaikagarren kapitulua ===
 
[[FileFitxategi:Gänse in Flugformation über Juist.JPG|thumb|rgiht|300px|Egoerari buelta eman ezinik, bi anaiak trenak harrapatuta hil eta antzara bihurtzen dira, hegoalderantz abiatzen den saldo baten baitan. Eleberriko elementu fantastikoak animaliekin loturik daude beti. Eleberrian agertzen diren animaliak txoriak, kattagorriak, sugea eta antzarak dira.]]
 
Festa bezperan, zinta jokoaren arduradunari eman aurretik Paulori erakutsi nahi diola aitzaikitzat harturik, Carmenek zinta eraman eta hasieran zeukanaren ordez eraztun askoz ere txikiagoa jartzen dio, Danielek zinta eskuratzea zailagoa izan dezan. Azpikeria honen ondoren, Paulorenagan doa eta Danielek tira egin beharreko eraztuna beltza dela aipatzen dio. Paulok plana berresten du eta Carmeni zinta jarri behar al duen galdetzen dio. Carmenek bere zinta inork nahi ez lukeela eta benetan maite duen mutila beragana (Paulo, hain zuzen, aipatzen ez badu ere) inoiz etorri ez dela esanez erantzuten dio. Carmenen azpikeriaren arrazoiak agerian geratzen dira: Paulorekiko [[jeloskortasun]]a, Teresa dela eta. Biharamunean, zinta-jokoa ospatzen da: mutilak txandaka joaten dira eraztunak hartzen baina Danielen txanda denean, Daniel baldarki inguratu eta eraztuna hartzeko ahaleginetan erori egiten da bizikletatik, jendearen parre artean. Behin eta berriz saiatu arren, guztietan huts egiten du. Azkenean, beste mutil batek hartzen du eraztun beltza eta dagokion zinta. Danielek, bere onetik aterata, mutila jipoitu eta odoletan uzten du, jendeak mendean hartzea lortu arte.