2012ko martxoaren 29ko Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
{{eguneratu}}
[[File:2012 03 29ko greba.JPG|thumb|right|300px|2012ko martxoaren 19ko grebarako deia egiten duen [[pankarta]], [[Tolosa]]n.]]
'''2012ko martxoaren 29ko greba orokorra''' [[Hego Euskal Herri]]ko eta [[Espainia]]ko sindikatu gehienek [[PP]] alderdiaren gobernuak ezarritako [[2012ko Espainiako lan erreforma|lan erreforma]]ren aurka deitu zuten [[greba orokor]]ra da. Lan erreforma horrek langileen kaleratzea erraztu zuen, eta enpresaburuei malgutasun handia eman zien [[langile]]en soldatak murrizteko eta beste lan baldintzak aldatzeko.
 
Grebaren deialdia lehenik [[Hego Euskal Herri]] mailan egin zen, [[otsailaren 16]]an, [[ELA]], [[LAB]], [[STEE-EILAS]], [[EHNE]] eta [[ESK]] sindikatuen eskutik.<ref>[http://berria.info/albisteak/60968/lan_erreformaren_kontra_martxoaren_29rako_greba_orokorrera_deitu_dute_sindikatu_abertzaleek.htm Lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute sindikatu abertzaleek] ''Berria'', 2012ko otsailaren 16a</ref> Ondoren, [[Galizia]]n ([[CIG]] sindikatua) eta [[Kanariak|Kanarietan]] ([[Intersindical Canaria]]), sindikatu nazionalistek greba orokorrerako deia luzatu zuten lurralde horietan. Deialdi horien ostean, [[CCOO]] eta [[UGT]] sindikatuek Espainiako estatu osorako egin zuten greba orokorrerako deia. Beste hainbat sindikatuk ([[LSB-USO]], [[Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)|CGT]], [[CNT]] eta abarrek) deialdi desberdin horiekin bat egin zuten.
 
== Greba Hego Euskal Herrian ==
=== Deialdia ===
Lehen deialdia eta gero, Hego Euskal Herrirako greba deialdi berezia egin zuten [[ELA]], [[LAB]], [[ESK]], [[STEE-EILAS]], [[CGT-LKN]], [[EHNE]] eta [[Hiru (sindikatua)|Hiru]] sindikatuek, eta hogei gizate-eragiletik gorak. Azken hauei dagokioenez, hauek izan ziren deitzaileetako batzuk: Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Gipuzkoa eta Bizkaiko langabeen asabladak, Berri-Otxoak, [[Bilgune Feminista]], Iruñerriko Langabeen Kolektiboa, [[Euskadiko Gazteriaren Kontseilua]], Danok Lan, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformnak, Eguzki, Elkartzen, [[Ikasle Abertzaleak]] eta [[SOS Arrazakeria]].<ref>{{es}}[http://www.gara.net/paperezkoa/20120306/326518/es/Llaman-huelga-general-29M-defensa-derechos-laborales Llaman a la huelga general del 29M en defensa de los derechos laborales] ''Gara'', 2012ko martxoaren 6a</ref> Deialdian salatu zutenez, "krisiaren aitzakiarekin, [[Ongizate estatu|Ongizate Estatu]]an murrizketak egiteko" aprobetxatzen ari ziren.
 
[[CNT]]k ere deialdiarekin bat egin zuen, nahiz eta "euskal sindikatuak batetik eta Espainiakoak bestetik" aritzea salatu zuen. [[LSB]]k ere dialdiarekin bat egin zuen.<ref>[http://berria.info/albisteak/61778/cntk_ere_greba_orokorra_deitu_du_martxoaren_29rako.htm CNTk ere greba orokorra egitera deitu du martxoaren 29rako] ''Berria'', 2012ko martxoaren 5a</ref>
 
=== Eragina ===