Donut: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
== Historia ==
Donutaren jatorriaren inguruan eztabaidak daude; hainbat historialariren arabera donutaren aurrendaria [[Europa|Europako]] iparraldeko jendeak asmatu zuen [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], baina ''doughnut'' terminoarekin gehien lotzen den bertsioak dio 1847an sortu zela Hanson Gregory izeneko marinel batek piperrontzi baten taparekin opil bat zulatu zuenean frijitzerakoan erdiguneko orea ondo ez egitearen arazoa konpontzearren <ref> "'''Old Salt' Doughnut hole inventor tells just how discovery was made and stomachs of earth saved." Special to'' The Washington Post.; The Washington Post ''(1877–1954), Washington, D.C.; Mar 26, 1916; pg. ES9''</ref>.
Orokorrean donuta ''[[oliebollen]]'' izeneko eguberrietako gozo holandarretik datorrela uste da, XVI. mendean holandarrek New Amsterdanera (gerora [[New York]] izango zena) ekarriko zutena eta ondorengo mendeetan garatuz gaur egun ezagutzen den donut bilakatuko zena.
 
== Deskribapena==
17. lerroa:
Hainbat kasutan koipe hidrogenatuak izaten dituzte, eta ondorioz gozo honen kontsumoa dieta orekatu eta bizitza aktibo batekin batekin lagunduta joan beharko litzateke, eguneko 2000 kaloriako ahorakina mantendu ahal izateko.
 
Opil gozo hauek [[Estatu Batu|Estatu Batuetako]] gosarietako jaki ezagunenetarikoak dira. Gainera, zineak herrialde honetako poliziek gehien kontsumitzen duten gozo bezala azaltzen du donuta. Mendebaldeko kulturako beste herrialde askotan ezagunak badira ere, [[Estatu Batu|Estatu Batuetan]] edozein lekutan aurki ditzakegu, bilera aretoetatik hasita nekazariaren sukalderaino. Gozogintzako produktu honen inguruan frankizien industria handia sortu da, zeinen artean hedatuenak ''[[Dunkin' Donuts]]'', ''Baskin Robbins'', ''Krispy Kreme'' eta ''Winchell's Donuts'' diren.