Estatistika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Londreseko +Londresko)
7. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Estatistikaren historia}}
XVII. eta XVIII. mendeetan estatistika terminoa sortu eta oinarrizko metodologia zientifiko bilakatu aurretik, anitzetan burutzen ziren datu bilketak. [[Antzinako Egipto]]n eta beste zibilizazio zaharretan ohizkoak ziren zentsuak. [[Erdi Aroa]]n ere ezagunak dira egindako datu bilketa batzuk, Ingalaterran egindako [[Domesday Book]] delakoa esaterako. Estatistika datuen azterketa moduan ikusi zuen lehenengo bidegilea [[John Graunt]] ingelesa izan zen XVII. mendean; LondresekoLondresko datu [[demografiko]]ak erabiliz, aurresanak eta beste ondorioak ateratzen ditu datuetatik. Demografiari buruzko ikerketak eta estatuei buruzko datu ekonomiko eta politikoen bilketa eta azterketa ugaldu ziren XVIII. mendean, Alemanian sortu berria zen "''statistik''" arloaren, datu-bilketa hutsa zena, eta, datuak biltzeaz gainera, horiek aztertu ere egiten zituen ''aritmetika politikoa'' delakoaren baitan, [[William Petty]] ingeles zientza gizonak garatu zuena. XVIII. mendean probabilitate teoria garatu zen eta horrela XIX. mendearen hasierarako estatistika probabilitate teoriarekin uztartzeko teoria osaturik zegoen, [[Pierre-Simon Laplace]] zientzia gizonari esker, besteak beste, [[banakuntza normal]]ean eta beste kontzeptu batzuetan oinarrituz. XIX. mendea aplikazioak zientzia anitzetara hedatu ziren. [[Adolphe Quételet]] izan zen mende horretan estatistikaren erabileraren zabalkuntza bultzatzen dutenetako bat. XX. mendean, [[Ronald Fisher]] estatistikariak [[inferentzia estatistiko]]aren teoria garatu eta [[Andrei Kolmogorov]] sobietar matematikoak [[probabilitate]]aren axiomatika eratu zuen. [[Bayestar estatistika]] izeneko adarra ere mendean zehar garatutako [[erabaki-teoria]]n oinarritzen da. Hainbat [[aldagai]] batera aztertzen duen [[aldagai anitzeko analisi]]ko teknikak ere garatzen dira. Horiei guztiei eske, estatistikaren eraikin kontzeptuala osatu eta teknika eta eredu berrietarako oinarria finkaturik geratzen da XX. mendeko erdialderako. Hala ere, [[informatika]]ren garapenak aukera berriak zabaltzen ditu datu-multzo itzelak jaso eta aztertzeko, aldagai anitzeko analisiaren aplikazio masiborako bidea zabalduz eta [[datu-meatzaritza]] izeneko teknikak baliatuz.
 
== Estatistika zientzian ==