Viktor Emanuel II.a Italiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
38. lerroa:
[[Karlos Alberto Sardiniakoa]] eta [[Maria Teresa Habsburgo-Toskanakoa]]ren seme zaharrena zen. [[Austriar Inperioa|Austriaren]] aurkako gerran (1848-1849) parte hartu zuen. Porrotaren ostean aitak koroari uko egin zion eta 1849ko martxoaren 23an Viktor Emanuel [[Piemonte-Sardinia]]ko errege bihurtu zen. [[Monarkia konstituzional]]a atxiki zuen, 1848ko ''Statuto Albertinoa'' errespetatuz. [[1852]]an [[Camillo Benso, Cavourko kondea|Camillo Benso]] Lehen Ministro izendatu zuen. [[1859]]an, Frantziako enperadore [[Napoleon III.a]]rekin elkar harturik, Austriaren aurkako beste gerra bat hasi zuen. [[Magentako gudua|Magenta]] eta [[Solferinoko gudua|Solferinoko]] garaipenen ondoren, Napoleon III.ak gerra geldiarazi zuen, [[Prusiako Erresuma|Prusiak]] esku hartuko zuen beldurrez. Beraz, Sardiniako Erresumak [[Lombardia]] eskuratu arren, [[Veneto]]k austriarren eskuetan jarraitu zuen. Horrez gain, jasotako laguntzaren ordainetan, [[Savoia (eskualdea)|Savoia]] eta [[Nizar herria|Niza]] Frantziari eman behar izan zizkion<ref name=byv>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/v/victor_manuel_ii.htm Víctor Manuel II] Biografias y vidas</ref>.
 
Herrialde osoan Italiaren bateratzea lortu nahi zuten matxinada [[liberalismo|liberal]] eta [[nazionalismo|nazionalistak]] sortu ziren. [[Parmako dukerria|Parma]], [[Modenako dukerria|Modena]] eta [[Toskana]]n antolatutako plebiszituetan Piemonte-Sardiniarekin batzea erabaki zuten. Gauza bera erabaki zuen [[Bolonia]]k 1860an, [[Aita Santuen Lurraldea|Aita Santuen Lurraldetik]] bereizirik. Aldi berean [[Giuseppe Garibaldi]]ren [[Milen espedizioa]]k ([[italiera]]z: ''Spedizione dei Mille'') [[Bi Sizilietako Erresuma]] konkistatu zuen. Viktor Emanuelen armadak [[Aita Santua]]rena [[Castelfidardoko gudua|Castelfidardon]] (1860ko [[irailaren 18]]an) garaitu ostean, [[Markak]] eta [[Umbria]]k Piemontekin bat egin zuten. Jarraian Viktor Emanuelek hegoalderantz jo zuen. Elkarrizketa baten ondoren (''Teanoko bilera'', 1860ko [[urriaren 26]]a), Garibaldik [[Sizilia]] eta [[Napoli]] eman zizkion<ref name=byv></ref>. 1861eko [[martxoaren 17]]an Italia batuaren parlamentuak Italiako errege izandatu zuen. Erroma eta Veneto gelditu ziren batu gabe.
 
Venetok Austriaren mende jarraitu zuen 1866 arte. Urte horretako [[Austro-Prusiar Gerra]]n Viktor Emanuelek [[Prusia]]rekin elkartu eta Veneto bereganatzea lortu zuen. Aita Santuaren eskuetan eta [[Frantziaren]] babespean zegoen Erroma konkistatzeko, berriz, [[Frantziar-Prusiar Gerra]]z (1870-1871) baliatu zen. Gerran [[Frantziako Bigarren Inperioa]]k behea jo zuen, Aita Santua babesgabe utziz, eta 1870eko [[irailaren 20]]an erregeren osteak hirian sartu ziren. Anexioak [[Pio IX.a]] Aita Santuaren etsaigoa ekarri zion: eskumikatu zuen eta Estatu berriari zilegitasuna ukatu zion<ref name=byv></ref>.
 
Erroman hil zen, [[1878]]ko [[urtarrilaren 9]]an, eta [[Agriparen Panteoia]]n ehortzi zuten. [[Humberto I.a Italiakoa|Humberto I.a]] izan zen bere oinordekoa.