Saint-Germaingo Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Saint-Germaingo Ituna''' [[1919]]ko [[irailaren 10]]ean, [[Saint-Germain-en-Laye]]ko gazteluan, [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Lehen Mundu Gerrako Aliatuek]] eta [[Austria]]k sinatu zuten hitzarmena da.
 
Itunak [[Habsburgo]]tarren monarkiaren amaiera eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren zatikatzea ekarri zuen. Austriako Errepublika berrian ([[alemaniera]]z ''Österreich'' deitua) [[Alpe]]etako eta [[Danubio]] aldeko eskualde aleman-hiztun gehienak sartu ziren, baina ez [[Hego Tirol]] eta [[Sudeteak]]. [[Hungaria]], [[Txekoslovakia]] ([[Bohemia]], [[Moravia]], [[Silesia]] eta [[Eslovakia]]rekin) eta [[Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma]]ren independentzia onartu zen. [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiak]] Hego Tirol, [[Trentoko probintzia autonomoa|Trentino]], [[Trieste]], [[Istria]] eta [[Dalmazia]]ko uharte batzuk eskuratu zituen, [[Polonia]]k [[Galitzia]] eta [[Errumania]]k [[Bukovina]]. [[Karintia]]ren hegoaldeak eta [[Sopron]]ek plebiszituz erabaki zuten beren kokapena: lehenbizikoa Austrian gelditu zen eta bigarrena Hungarian. Horrez gain, [[Austria]]ri [[Alemania]]rekin batzea debekatu zitzaion. Klausula militarrei dagokienez, Austria-Hungariako Inperioaren [[itsas armada]] desegitea eta Aliatuen artean banatzea xedatu zen eta Austriari, gehienez, 30.000 boluntarioko armada izatea baimendu zitzaion. Austriari kalte ordainak ezarri zitzaizkion, baina ez zituen inoiz ordaindu<ref name=brita>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/517198/Treaty-of-Saint-Germain Treaty of Saint-Germain] Encyclopædia Britannica</ref>.
 
Xedapen batzuek, hala nola, aleman-hiztun asko Txekoslovakia eta Italian kokatu izanak eta Alemaniarekin bat egitea debekatzeak, Austriar agintarien protesta eragin zuten. Austriako Errepublika berria ekonomikoki eta militarki ahula zen eta [[Gerrarteko garaia|Gerrarteko garaiko]] Europan ezegonkortasun iturri kronikoa izan zen<ref name=brita></ref>.
 
== Erreferentziak ==