El Pensamiento Navarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
1911 arte ''Egunkari Karlista'' azpititulua bazuen ere, ordutik aurrera ''Egunkari Tradizionalista'' aukeratu zuen azpititulua.
 
[[Miguel Primo de Rivera]]ren dikaturapean, [[liberalismo|liberalak]] zentralistatzat izateagatik berriro itxi zuten 1925eko urtarrilaren 31tik martxoaren 25ra eta 1926ko irailaren 5etik irailaren 21era<ref name= "aunamendi">[http://www.euskomedia.org/aunamendi/26899 Auñamendi Entziklopedia: El Pensamiento Navarro]</ref>.
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]n sutsu borrokatu zuen erregimen berria eta 1932ko [[Sanjurjada]]ren ondoren berriro itxi zuten, ''[[La Tradición Navarra]]'' karlista eta ''[[Diario de Navarra]]'' alfontsozaleekin batera.
 
1936an, laster egin zuen [[errekete]] eta matxinoen alde. Hauek berarentzat [[Donostia]]ko ''[[La Noticia]]'' eta [[Bilbo]]ko ''[[El Liberal]]'' egunkarien materiala konfiskatu zuten<ref name= "aunamendi"/>.
 
1937ko apirilaren 19an, [[Francisco Franco]]ren dekretu baten bitartez [[Falange Española de las JONS|Falange]] eta [[Comunión Tradicionalista]]ren erakundeak batu zituenean, karlistek Editorial Navarra SA sortu eta egunkaria mantentzea lortu zuten. Horrela ez zen [[Espainiako Mugimendu Nazionala|Mugimendu Nazionalaren]] beste komunikabide bihurtu, nahiz eta zentsura jasan<ref>{{erreferentzia| egilea= Villanueva, Aurora| izenburua = El carlismo navarro durante el primer franquismo, 1937 - 1951| data = 1998| argitaletxea = [[San Sebastián de los Reyes]]: Actas| isbn = 84-87863-71-X}}</ref>.
 
Frankismoaren hasieran, editoriala erregimen aldekoa izan bazen ere, 1960ko hamarkadaren bukaeran, [[Vatikanoko II. kontzilioa]]ren ondoren eta [[Carlos Hugo de Borbón Parma]] erregenahi karlista izanik, kritiko bihurtu zen. Hori zel eta, 1968an berriro itxi eta [[Javier María Pascual]] zuzendaria [[Segoviako probintzia]]ko [[Riaza]]n erbesteratu zuten<ref name= "aunamendi"/>.
 
Urte hartan [[Comunión Tradicionalista]]ren barnean, [[Grupos de Acción Carlista]] (GAC) izeneko erakundea sortu zen, [[sozialismo autogestionario]] bultzatu eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] lotuak zirenak. Hauek 1970eko abuztuan bonba bat jarri zuten inprimategian zuzendariaren egoera salatzeko<ref>[http://www.cefid.uab.es/files/transicio-1.pdf Centre d'Estudis sobre les Èpoques Franquista i Democràtica]</ref>.