Erregai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
75. lerroa:
 
==Erregai kimikoak==
ErregaiakErregai kimikoak inguruko substantziekin harremanetan egotean energia askatzen duten substantziak dira, gehienetan oxidazio motel baten bidez. Erregai kimikoak bi multzotan banatzen dira:
 
===Bioerregaiak===
{{sakontzeko|Bioerregai}}
Bioerregaiak material [[organiko|organikoetatik]] sortutako erregaiak dira. Erregai ez fosilak dira eta solido egoeran ez ezik, gas eta likido egoeran aurki ditzakegu. Gehienetan [[landare|landareen]] bidez jaso ditzakegun erregai hauen erabilerak bi dira: [[Bioetanola|bioetanola]] (bioalkohola) eta [[Biodiesel|biodiesela]].
Azken [[Urte|urteetan]] nazio ezberdinen interesak energia mota honen suspertzean bermatu dira. Honen ondorioz, ohiko [[Teknologia|teknologiez]] gain (konbustioa, alegia), zenbait teknologia berri agertzen ari dira. Erregai fosilak baino garestiagoak diren arren, hauen ekoizpena betierekoa delakoarekin justifikatzen da.
Ekoizpenaren aldetik, [[erremolatxa]], [[Azukre-kanabera|azukre-kanabera]] edo [[ekiloreak]] bezalako produktuetatik lorturiko erregaia dela esan dezakegu. Hala ere, hauen ustiaketak ondorio onak zein txarrak garatu ahal ditu, beraz, gai honi buruzko jakitunek ez dute erregai mota hau erregai garbitzat hartzen.
85. lerroa:
===Erregai fosilak===
{{sakontzeko|Erregai fosil}}
Erregai fosilak milioika urteetan zehar [[laku]], [[itsaso]], [[ibai]] eta bestelako [[ur]] uneen behean eratu izan diren erregaiak dira. [[Sedimentu|Sedimentuek]] denbora igaro ahala izaki ezberdinen hondarrak estaltzen joan izan dira, erreakzio kimikoei lekua utziz.
Erregai fosilak lurreko [[Litosfera|litosferan]] aurkitutako [[hidrokarburo|hidrokarburoak]] dira. Bioerregaiak baino merkagoak eta energia gehiago askatzen duten arren, finituak dira eta horregatik beste erregai mota batzuen ikerketei bidea ireki zaie.
Erregai fosilak erabiltzeak hainbat arrisku dakar eta honen adibide ikatza, gasa eta petrolioaren errekuntzan askatzen den [[CO2]] kantitatea dugu. Hala ere, hauen prezio merkeak, efizientzia altuak, ustiaketa errazak eta erabilgarritasun handiak erregaien %90a fosilak izatea justifikatzen du.