Marcello Mastroianni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
[[Artxibategi:
60ko eta 70eko hamarkadetan aktore italiar ezagun eta maitatuena izan zen Italiatik kanpo, batez ere [[Sophia Loren]]ekin batera egindako pelikulengatik eta [[Federico Fellini]] eta [[Vittorio de Sica]]ren filmetan protagonistaren papera bete izanagatik. Italiako zinemako aktorerik malguenen artean dago, izan ere, paper dramatikoetan nahiz komikoetan primeran moldatzeko trebetasun aparta izan zuen. “Commedia all'italiana” edo komedia italiarraren mosketarietako bat izan zen, [[Vittorio Gassman]], [[Alberto Sordi]], [[Ugo Tognazzi]] eta [[Nino Manfredi]]rekin batera.
Hiru bider izan zen aktore onenaren Oscar sarirako hautagai: 1963an ''Divorzio all’italiana'' filmagatik, [[1978]]an ''Una giornata particolare'' filmagatik eta [[1988]]an [[Nikita Mikhalkov]] zuzendari errusiarraren ''Oci ciornie'' (''Begi beltzak'') filmagatik.
 
 
== Biografia ==
[[Marcello Mastroianni Fontana Liri]]n jaioaLirin, [[Apeninoak|Apeninetako]] herrixka batean, Mastroiannijaio zen, [[TorinoFrosinone]]n etaprobintzian, [[Erroma1924]]nko biziirailaren zen gaztetan28an. [[BigarrenHaren Munduaita Gerra]]nOttone Mastroianni zen, presondegiUmberto [[Nazionalsozialismo|nazi]]Mastroianni bateaneskultorearen sartu zutenanaia, bainaeta ihesama eginaldiz etaIda Irole; biak jatorriz [[VeneziaArpino]]nkoak ezkutatuziren zen(hau ere Frosinone probintzian).
Urte batzuk geroago, Mastroianniren familia [[Turin]]era joan zen bizitzera, oso denbora gutxirako, eta bertan Ruggero anaia jaio zen. [[1933]]an behin betiko [[Erroma]]ra aldatu ziren.
Oso gaztea zela, estra gisa lan egitea lortu zuen [[Carmine Gallone]]ren ''Marionette'', [[Alessandro Blasetti]]ren ''La corona di ferro'', [[Mario Camerini]]ren ''Una storia d’amore'' eta [[Vittorio De Sica]]ren ''I bambini ci guardano'' filmetan. [[1943]]an eraikuntzako ingeniari tekniko izateko diploma lortu zuen Erromako Galileo Galilei Institutu Tekniko Industrialean. [[1945]]ean lehenbiziko antzerki klaseak hartzen hasi zen eta berriz ere zinemari ate joka aritu zitzaion. Garai horretan [[Silvana Mangano]] izeneko neska gazte ezezagun batekin partekatu zuen aktore izateko ametsa eta elkarrekin maitasun istorio motz bat izan zuten.
 
=== Debuta ===
[[1945]]ean, [[zinema]]-enpresa batean lan egiten hasi zen eta antzezle izateko ikasteari ekin zion. Bere lehenengo [[film]]a ''[[I Miserabili]]'' ([[1947]]) zen. Laster nazioarteko izar bihurtu zen ''[[Big Deal on Madonna Street]]'' eta [[Federico Fellini]]ren ''[[La dolce vita]]'' [[Anita Ekberg]]ekin egin ondoren ([[1960]]). Bere ospea ''[[Divorzio all'italiana]]'' filmari ezker areagotu zen, [[Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria|gizonezko aktore onenaren Oscar Sarirako]] hautatua zelako.
Benetan zineman lanean [[1948]]an hasi zen [[Riccardo Freda]]ren ''Miserableak'' filmean, [[Victor Hugo]]ren izen bereko eleberrian oinarritutako film batean, alegia. Garai berean, antzerkian paper txikiak lortzen hasi zen, hasieran konpainia amateurretan. Noizbait, ordea, Mastroianni gazteak [[Luchino Visconti]]ri atentzioa eman zion eta lehenengo papera eskaini zion profesional gisa, [[Shakespeare]ren ''Rosalinda'' edo ''Come vi piace'' antzezlanean ([[1948]], Teatro Eliseo – Erroma) eta ondoren [[Tennessee Williams]]en ''Un tram chiamato Desiderio'' antzezlanean ([[1949]], Teatro Eliseo – Erroma), Mitch-en papera jokatuz (Kowalsky-rena ordea [[Vittorio Gassman]]ek jokatu zuen). Orduan, Flora Carabella, bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, hark ere paper txiki bat baitzuen antzezlanean; [[1950]]ean ezkondu ziren eta Barbara izeneko alaba bat izan zuten.
[[Luciano Emmer]]en zuzendaritzapean hainbat komedia neoerrealistatan (''Domenica d’agosto'', ''Parigi è sempre Parigi'', ''Le ragazze di Piazza di Spagna'') parte hartu ondoren, lehenengo paper dramatikoak iritsi zitzaizkion, [[Claudio Gora]]ren ''Febbre di vivere'', [[Carlo Lizzani]]ren ''Cronache di poveri amanti'' eta [[Luchino Visconti]]ren ''Le notti bianche'' filmetan. [[Alessandro Blasetti]] zuzendariaren ''Peccato che sia una canaglia'' filmean ere parte hartu zuen.
 
=== Ospea eta nazioarteko arrakasta ===
Mastroiannik [[Flora Carabella]] ([[1926]] - [[1999]]) [[italia]]r aktoresa ezkondu zuen [[1948]]an eta alaba bat izan zuen: Barbara. [[Ruggero Mastroianni]] ([[1929]] - [[1996]]) anaiak [[film]]ak editatu zituen eta ''[[Scipione detto anche l'Africano]]''([[1971]]) [[film]]ean aritu zen.
[[1958]]an lortu zuen, behin betiko, izen sendo bat Italiako zinemagintzan ''I soliti ignoti'' filmarekin eta, jarraian, ''Adua e le compagne'' ([[1960]]) izenekoarekin.
''Divorzio all’italiana'' ([[1961]]) filmari esker, Zilarrezko Xingola (''Nastro d’argento''), [[British Film Academy]]ren saria eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zituen.
[[Federico Fellini]]ren ''La Dolce Vita'' ([[1960]]) eta ''8½'' ([[1963]]) maisulanek nazioarteko arrakasta ekarri zioten, bai eta “latin lover” ospea ere; zahartzarora arte ahalegindu zen, alferrik samar, ospe horretatik ihes egiten. Horrexegatik, ''La Dolce Vita''-ren arrakastaren ondoren, inpotente baten papera jokatzea onartu zuen ''Il bell’Antonio'' ([[1961]]) filmean ([[Vitaliano Bracanti]]ren izen bereko eleberrian oinarritutakoa), "sex symbol" mitoa suntsitzeko asmoz.
[[1962]]an [[Time]] astekari estatubatuarrak erreportaje bat eskaini zion, atzerriko izar miretsiena baitzen Estatu Batuetan.
Edertasunaz eta oso maila altuko lanez gain, bere aktore xarmaren arrazoietako bat bere aurpegiera hotza zen, zenbaitetan maltzurra, batzuetan malenkonia kutsu bat zuena eta nolabait lotsati itxura ematen ziona.
[[1963]]an, [[Mario Monicelli]]ren ''I compagni'' filmean fabriketan matxinadak pizten dituen intelektual sozialista baten papera egin zuen eta ondoren, [[Vittorio De Sica]]ren zuzendaritzapean eta [[Sophia Loren]] ondoan zuelarik ''Ieri, oggi, domani'' ([[1963]]), ''Matrimonio all’italiana'' ([[1964]]) eta ''I girasoli'' ([[1970]]) filmak egin zituen.
Sophia Lorenekin batera sortu zuen bikotea Italiako zinemako harreman artistikorik arrakastatsuenetako bat izan zen, bien karrera osoan zehar iraun zuena eta pasarte gogoangarriak utzi zizkiguna.
 
=== Komedia musikala eta azken lanak ===
[[Catherine Deneuve]] [[frantzia]]r aktoresarekin batera alaba bat ere izan zuen: [[Chiara Mastroianni]], baina Mastroiannik ez zuen emaztea utzi. Flora eta Catherine, eta baita [[Anna Maria Tato]] zinegilea ere, bere ohearen ondoan zeuden [[1996]]an [[pankre]]ko [[minbizi]]z hil zenean.
[[1996]]an komedia musikalean sartu zen, hiru bat hilabetez Garinei eta Giovannini-ren ''Ciao Rudy'' antzezlanean [[Rodolfo Valentino]]ren papera jokatuz; gauero dantzan eta abesten ibilita, alfer hutsa izateko ospea gezurtatzeko esperantza zuen. Alabaina, kritika ez zen xamurra izan berarekin eta nahiz eta emanaldietarako txartel guztiak behin eta berriz agortu, Mastroiannik agertokiak utzi zituen, 100 milioi lirako isuna ordainduz, [[Federico Fellini]]ren ''Il viaggio di G. Mastorna'' filmatzeko. [[Rimini]]ko maisuak, ordea, ez zuen inoiz proiektu hau aurrera ateratzea lortu; hori dela eta, dirua biltzeko, [[Terence Young]]en ''The poppy is also a flower'' filmean hartu zuen parte.
[[1968]]an ''Amanti'' filma egin zuen [[Vittorio De Sica]]ren zuzendaritzapean. Emakumezko protagonistarekin, [[Faye Dunaway]]rekin, harreman motz bat izan zuen baina asko hitz egin zen bikoteari buruz. Garai berean film batzuk egin zituen ingelesez, baina Sophia Lorenek ingelesez bikain zekien bezala, Mastroiannik esaldiak buruz ikasi behar izaten zituen esanahia ulertu gabe.
[[1971]]n [[Marco Ferreri]]rekin lan egin zuen ''La cagna'' filmean eta platoan [[Catherine Deneuve]] aktore frantsesa ezagutu zuen; oso harreman luzea izan zuten, eta baita Chiara izeneko alaba bat ere. Hurrengo urtean [[Paris]]era joan zen bizitzera eta [[1972]] eta [[1974]] urteen artean pelikula frantses askotan lan egiteko aukera izan zuen.
[[Italia]]ra itzuli zenean, berriz ere komedia arinetan (''Culastrisce nobile veneziano'', ''La pupa del gangster''), autore filmetan (''Todo modo'', ''Una giornata particolare''), drametan (''Mogliamante, Perl e antiche scale''), eta film groteskoetan (''Ciao maschio'', ''Fatto di sangue fra due uomini per causa di una vedova, si sospettano moventi politici'') lan egin zuen.
[[1978]]an, [[Elio Petri]]k [[Jean Paul Sartre]]ren obran oinarrituta zuzendutako telebistarako ''Le mani sporche'' telefilmean parte hartu zuen; horren aurretik Mastroiannik ez zuen sekula telebistan lan egin, Studio Uno telebista saioan gonbidatu gisa ([[Mina]] eta [[Sandra Milo]]ren alboan) egindako zenbait agerraldi ospetsutan izan ezik.
[[1980]]an [[Federico Fellini]]k beste behin deitu zion, ''8½'' filmaz geroztik hemezortzi urte igaro ondoren, ''La città delle donne'' lan berriko protagonista izateko. Berriz ere egin zuten lan elkarrekin [[1985]]ean ''Ginger e Fred'' filmean, [[Giulietta Masina]]ren ondoan, eta baita [[1987]]an ere, ''Intervista'' izenekoan.
[[1987]]an Italiar Errepublikako Meritu Ordena jaso zuen, bigarren mailakoa. Geroago, [[1994]]. urtean, lehen mailako ordena eskaini zioten.
[[1988]]an [[Massimo Troisi]]rekin batera protagonista izan zen ''Splendor'' eta ''Che ora è?'' filmetan, biak [[Ettore Scola]]ren zuzendaritzapean; azken filmari esker, bi protagonistek Volpi kopa jaso zuten [[Venezia]]ko ''Mostra''n.
 
=== Gaixotasuna eta heriotza ===
Biriketan tumore bat aurkitu zioten. Hil aurretik, bere azken filma egiten ari zela ([[Manoel de Oliveira]]ren ''Viaggio all’inizio del mondo''), aitormen luze bat errodatu zuen (''Mi ricordi, sì... mi ricordo'') [[Annamaria Tatò]]k, bere azken neskalagunak, zuzendutakoa, eta askok aktorearen testamentu espiritualtzat hartzen dutena.
Bere Pariseko apartamentuan zendu zen [[1996ko abenduaren 19a]]n, gaixotasunaren ondorioz. Haren alboan alaba gazteena egon zen, Chiara kuttuna. Mastroianniren gorpuzkinak Erromako Verano hilerrian daude.
 
Mastroianni eta [[Jack Lemmon]] [[Canneseko Zinemaldia]]ren [[Gizonezko interpretazio onenaren saria (Canneseko Zinemaldia)|gizonezko interpretazio onenaren saria]] bitan lortutako aktore bakarrak dira. Mastroiannik [[1970]]ean (''[[Dramma della gelosia - tutti i particolari in cronaca]]'') eta [[1987]]an (''[[Dark Eyes]]'') lortu zituen.