Ehun metro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
39. lerroa:
Kapituluetan zehar ikasle bati egindako itaunketa poliziala zehazten da, izenik ganeko bozen elkarrizketa moduan eta gaztelaniaz beti. Eleberrian aipatzen ez bada ere, ikaslea plazako tabernan dagoen gaztea da, jazarpena eta erailketa ikusi dituena. Ikasleak ez du zerikusi zuzenik hildakoarekin baina poliziek hildakoa berarengana korrika egiten zuelako atxilotuko dute. Soinean, gainera, hildakoak zeraman giltzaren berdin-berdina den beste giltza bat darama, polizien susmoak indartzen dituena. Itaunketa gogorra da eta ikaslea nahastuta agertzen da, egoerari aurre egin ezinik. Bi giltzek M ikurra dute eta Michele izeneko neska gazteak emandakoa da, bi gazteekin harremanak izan zituena, biek elkarren berri ez badute ere.
 
Eleberrian zehar iheslari protagonistaren iraganeko bizitzaren xehetasunak azaltzen dituzten pasarteak daude endekaturik, [[collage]] moduan, protagonistak berak gogoratzen dituenak:
*lehenengoan (lehenengo kapituluan), protagonista txikia zelarik, [[Kontxako hondartza]]ko arrapalan olatuekin jolastuz oinetakoak bustitzeagatik aitak zaplastekoa nola eman zion kontatzen da;
*bigarrenean (bigarren kapituluan), oso labur, eskolan fraide irakasleak ematen zituen soinketa klaseak gogoratzen ditu;
46. lerroa:
*bosgarrenean (laugarren kapituluan), Manuel ETAkide eta lagun zaurituarekin Frantzian eta Suitzan izandako gorabeherak kontatzen dira, nola azkenik arduragabekeriaz erakundetik egotzia izan zen eta azkenik espainiar batekin ezkondu zen;
*seigarrenean (bosgarren kapituluan), mutil koskorra zelarik aita hil zitzaionekoa gogoratzen du eta ingurukoek orduan berarekin izan zuten jokabidearekin eta bere sentimenduekin batera.
 
Halaber, kontakizunean zehar, herritarrek (helduak nahiz haurrak) gaztearen heriotzaren berriari buruz egiten dituzten iruzkinak agertzen dira, collage moduabn betiere, gertaerari buruzko xehetasunei buruz galdezka (zein zen, nola zihoan armaturik, nolako itxura zuen), baina modu axolagabean, mutilaz arduratu gabe, haren heriotza [[anekdota]] bat bailitzan.
 
== Erreferentziak ==