Estatistika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
121. lerroa:
 
== Estatistikaren erabilera okerra ==
 
[[File:Misusestatistics 0001.png|thumb|right|300px|Bi urtetan zehar izandako 40 eta 50eko salmentak irudikatzean, jatorria 40tik gertu jartzen bada, gehikuntza askoz ere handiagoa dela erakusten da, modu engainagarrian ''(ezkerrean)''. Gehikuntza erreala erakusteko, zutabeak jatorritik altxatu behar dira ''(eskuinean)''. Erreferentziaren aldaketa edo aipamen eza emaitza eta interpretazio okerren iturburua da estatistikan.]]
 
Ezjakintasunez, estatistika [[manipulazio]] tresna moduan erabiltzeagatik nahiz modu egokian interpretatzen ez direlako, estatistikaren emaitzak mesfidantzaz hartu ohi dira publikoaren artean. Estatistikaren metodoak matematikoak dira, modu zientifikoan garatu dira eta erabat fidagarriak dira, ordea; estatistikaren erabilera okerra da, eta ez estatistika bera, zuzenak ez diren emaitzak eta konklusioak azaltzera eramaten duena. Horrela, ikerketetan eta hedabideetan agertzen diren akats estatistikoak saihesteko, bereziki estatistikan trebatutako adituen laguntza gomendatzen da, estatistikaren metodoak erabili nahiz horiek modu egokian plazaratzeko<ref>{{en}} {{Erreferentzia
140 ⟶ 142 lerroa:
|egunkaria=Journal of the American Statistical Association
|urtea=1954}}.</ref>;
*aldaketa baten neurria kalkulatu edo irudikatu behar denean, aldaketa neurtzeko erabili den oinarria edo erreferentzia ere aipatu behar da, aldaketa behar bezala interpretatzeko ''(ikus irudia)''; era berean, oinarri eta erreferentzia ''normalak'' baliatu behar dira; adibidez, gazta jateagatik gaixotasun bat pairatzeko arriskua bikoiztu egiten dela baieztatzen bada, gazta jan gabe gaixotasun hori bizitza osoan pairatzeko probabilitatea 0.0001 eta, ondorioz, gazta janda probabilitatea 0.0002 dela ere aipatu egin behar da, gaixotzeko aukerak bi kasuetan murritzak direla argi uzteko.
*ardatzak eta eskalak aldatzen direnean, [[datu-diagrama|datu diagramen]] begi bistako eta berehalako interpretazioa guztiz alda daiteke, manipulaziorako bidea zabalduz horrela<ref name=misuse/>.
 
== Estatistika aplikatua ==