Ricardo Becerro de Bengoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
 
[[Araba]]r [[ikerlari]] eta [[idazle]]a ([[Gasteiz]], [[1845]]eko [[otsailaren 7]]a - [[Madril]], [[1902]]ko [[otsailaren 1]]a). Zientzian doktorea eta Fisika eta Kimikako katedraduna izan zen Madrilgo San Isidro institutuan. Politika-kargu ugari izan zituen: Espainiako Irakaskuntza Publikoko eta Erresumako nekazaritza kontseilari, gorteetako diputatu eta senataria. Pisu eta Neurrien batzordeko behin betiko kide ere izan zen, bai eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kide, idazle eta hizlari ospetsua.
Zientzia zehatzak, Fisika eta Natura Zientziak ikasi zituen [[Valladolid]]eko Unibertsitatean; [[Palentzia]]ko institutuko Fisika eta Kimika arloan katedraduna izatera iritsi zen.
 
Gasteiz hiriari buruzko kronika ugari eta beste hainbat testu idatzi zituen, gai ugariri buruz:[[historia]], [[biografia]], [[literatura]], [[artea]], eta [[irakaskuntza]]z, batez ere. Pentsamoldez [[liberal]]a izan zen. ''El mentirón'' eta ''Aquello'' aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen, eta ''La Naturaleza'' aldizkari zientifikoaren zuzendaria.