Aristides de Sousa Mendes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
30. lerroa:
Gerraren hasierak hiri [[Gaskoinia|gaskoian]] harrapatu zuen, [[Adolf Hitler]]ren agindupeko tropak [[Frantzia]] osoa zeharkatzen ari ziren unean. [[António de Oliveira Salazar|Salazarrek]], [[Franco]]k bezala, [[Portugal]]en itxurazko neutraltasuna mantentzea erabaki zuen. "14 zirkularraren" (''Circular 14'') bidez diktadoreak Portugaleko kontsul guztiei zenbait giza-talderi ("zehaztugabeko edo ezbaian dagoen nazionalitatekoak, aberrigabeak eta juduak") [[bisa]]rik ez emateko agindu zuen.
 
[[1940]]an [[Frantzia]]ko gobernua, [[alemania]]r tropengandik [[Paris]]etik ihesi [[Bordele]]n finkatu zen. Milaka iheslari ere hirira heldu ziren eta haietako askok Portugalgo [[kontsulatu]]ra jo zuten herrialde honetara edo [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]etara joan ahal izateko. '''De Sousa Mendesek''' [[1939]]tik ekin zion aginduak ez betetzeari; bisak igorriz lagundu zituen pertsonen artean [[jacob Kruger]] [[Brusela]]ko [[errabino]]a egon zen eta horrek [[judu]]ak heriotza segurutik salbatzeko garrantzia azpimarratu zion.
 
[[1940]]ko [[ekainaren 16]]an eskatutako bisa guztiak ematea erabaki zuen, horretarako bere esku zeuzkan paperezko ia orri guztiak erabili zituelarik. [[Lisboa]]tik lehen oharpenak heldu zitzaizkionean jaramonik ez egitea ebatzi zuen.
40. lerroa:
 
=== Zigorra Portugalen ===
[[1940]]ko [[uztailaren 8]]an Portugalera itzuli zen; Salazarren gobernuak lehen urtebeteko zigorra (kargurik ez, soldataren erdia) eta geroago [[abokatu]] lanean aritzeko debekua edota gidatzeko baimena erretiratzea bezalakoak ere ezarri zizkioten. Bere familia ugaria Lisboako komunitate juduaren laguntzari esker atera zen aurrera. Seme-alabetako batzuk [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]etara ikastera joan ahal izan ziren eta bi semek [[Normandiako Lehorreratzea]]n parte hartu zuten.
 
[[1945]]ean, [[Bigarren Mundu Gerra]] amaituta, [[António de Oliveira Salazar|Salazarrek]] iheslariak salbatzeagatik zoriondu zuen baina karrera diplomatikoan berriro aritzea ez zuen baimendu; hurrengo urteetan are pobreago bizi izan zen eta hala hil zen [[1954]]an, Lisboako [[Frantziskotar]]ren erietxean.