Samurai: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lur proiektutik landu gabeko artikulua: landuta. |
t commonskat |
||
6. lerroa:
[[Kamakura]]ko ''[[shogun]]'' aldian (1192-1333) estoizismoa eta diziplina izan ziren samuraien jokaeraren ezaugarriak. [[Muromatxi]] aldian (1338-1573) samuraiek ohore araudi estu bati jarraitzen zioten; geroago ''Bushido'' izena eman zitzaion hari. Halaber, ''[[zen]]'' [[budismo]]aren eraginpean samuraien kultura, espero izatekoa ez bazen ere, te zeremoniaren eta lore apainketaren artearen sorburua izan zen. [[Tokugawa]] aldia (1603-1867) bake garaia izan zen, eta hirien zein merkataritzaren hazkuntzak samuraiena ez zen kulturaren garapena ekarri zuen. Hori samuraien garrantziaren kaltetan gertatu zen; bestalde, Tokugawa aldiaren amaieran samuraien ekonomia maila apaldu zen. Horrenbestez, samuraietariko batzuek, mendebaleko nazioen eskuhartzeak bultzatuta, Meiji enperadorea berriro ezartzen esku hartu zuten. [[Feudalismo]]a desagertuz geroztik (1871), ordea, behin baino gehiagotan matxinatu ziren baina gudaroste nazional berriak laster menderatu zituen.
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
== Erreferentziak ==
|