Kirgizistan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: arc, ilo, km, pa, pih, roa-rup Ezabatua: ks Aldatua: an, na, sah, su
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
| gobernu_mota = [[Errepublika]] [[presidente|presidentziala]]
| tituluak = Presidentea<br />Lehen Ministroa
| izenak = [[KurmanbekAlmazbek BakiyevAtanbaiev]]<br />[[DaniarOmurbek UsenovBabanov]]
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = - Aldarrikatua<br />- Onartua
64. lerroa:
[[1991]]n independentzia aldarrikatu zuen Kirgizistanek, izenaren idazkera aldatu zuen, eta erreformak jarri ziren abian gobernuan eta ekonomian; [[Askar Akaiev]] aukeratu zuten lehendakari (bera zen hautagai bakarra), eta berriro hautatu zuten [[1995]]ean. [[1996]]an konstituzioan aldaketa batzuk egiteko erreferenduma egin zuen, besteak beste bere aginpidea zabaltzeko helburuaz, eta onartu egin ziren, baina oposizioaren kontrako neurri gogorrak hartu zituen lehendakariak. [[1998]]an, bere gobernuaren ahultasunaz jabeturik, Akaievek behin-behineko gobernu bat antolatu zuen, eta [[1999]]ko legebiltzarrerako hauteskundeetan [[Amangueldy Mouraliev]]ek hartu zuen gobernu berriaren gaineko ardura. Akaieven agintaldian egoera egonkor samarra izan zen Kirgizistanen, eta demokrazia eta liberalismoa ezartzeko ahaleginak egin ziren, baina ezin uka daiteke egoera ekonomikoa oso larria eta zaila zela; bizi maila oso apala zen, eta horrek eragozpenak sortu zituen erreforma ekonomikoak ezartzeko, nahiz eta estatuaren enpresak pribatizatzeko neurri zorrotzak hartu ziren eta atzerriko inbertsioak erakartzeko saioak egin ziren, dirua egonkortu egin zen eta ekonomia hazten ari zen. Ekonomia-egoera zailaz gainera, aipatzekoak dira etnien arteko liskarren arazoak eta demokrazia eta askatasun politikoak sendotzeko zailtasunak. 1997az gero [[droga]]k ekoizteko laborategiak agertzen ari ziren.
 
[[2000]]. urtean egin ziren legebiltzarrerako eta lehendakaritzarako hauteskundeak ez zituzten hauteskunde garbi eta asketzat hartu nazioarteko begiraleek. 2002ko martxoan, oposizioko politikari baten atxiloketagatik protestan ari ziren sei lagun hil zituen poliziak, eta horrek protesta handiak eragin zituen herrialde osoan. Akaiev lehendakariak konstituzioa erreformatu zuen [[2003]]an, baina oposizioak ez zuen aintzat hartu erreforma hori. 2005eko hauteskundeak ere ez ziren begiraleen ustez askeak izan; manifestazio eta protesta handiak izan ziren kaleetan lehendakariaren dimisioa eskatuz; manifestariek lehendakariaren egoitza hartu, eta Akaiev lehendakariak herrialdetik kanpo ihes egin behar izan zuen. Oposizioko alderdiek elkar harturik Kurmanbek Bakiev izendatu zuten lehendakari eta lehen ministro. Urte hartan bertan, Bakievek hauteskundeak irabazi zituen. 2006an, oposizioko taldeek kargu hartu zioten lehendakari berriari konstituzioari egin beharreko aldaketak abian jartzen ez zituelako. Gorabehera askoren ondoren, konstituzio berria 2007ko urrian onartu zen, baina salaketa larriak egin zituen oposizioak erreferendum horren garbitasuna zela eta. 2010ean, zenbait istiluren ondoren, Bakievek lehendakaritza utzi behar izan zuen, eta [[Rosa Otunbaeva]] hautatu zuten lehendakari. Konstituzioa aldatu, eta errepublika presidentzialista zena errepublika parlamentario bilakatu zen estatua. 2011ko Presidentziarako hauteskundeak [[Almazbek Atanbaiev]]ek irabazi zituen, gehiengo osoz<ref>[http://es.euronews.net/2011/10/31/almazbek-atambayev-gana-las-elecciones-presidenciales-de-kirguistan/ Almazbek Atambayev gana las elecciones] Euronews</ref>.
 
== Erreferentziak ==