Zalakain abenturazalea (Pío Baroja): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Argudioa ==
Idazlan honek Martin Zalakain izeneko gazte [[euskaldunak|euskaldun]] baten abenturak eta estutasunak aipatzen dizkigu. Gaztea Urbia izeneko fikziozko udalerri batean jaioa da, Arkale deritzon tabernariaren ostatuan ohikoa eta bere senitarteko zinikoa den Migel Tellagorrik gaztea hezitzen du. Bere etsai porrokatua eta herriko jauntxoa den Karlos Ohandok Martinen arreba Ignacia edo ''Iñaxi'' gaztearekin maitemindurik, bere atzetik dabil. Aldiz, Martin Zalakain Karlosen arreba den Katalina Ohandoz maiteminduta dago. Karlose Ohandok bere arreba engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkonduarazten du, azken mutil hau jatorriz [[Iparralde]]koa eta herriko okinaren laguntzailea da. Senar-emazte berriak [[Zaro]] izeneko Iparraldeko udalerri batetara bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abentura eta balentria askotan murgilduko dira.
 
Lehenbiziko abenturak [[Hirugarren Gerra Karlista]]n girotuta daude, Zalakain eta Bautista, Kapistun deituriko gizon batekin batera [[Ipar Euskal Herria|Iparralde]] eta [[Hego Euskal Herria|HegoaldeHegoaldearen]]aren arteko mugan estraperlo negozioetan dabiltz. Jarduera hauetan daudelarik Zalakain eta Bautista ''Apezaren'' taldera elkartuko dira, azken hau [[karlista|karlisten]] zerbitzupeko hiltzaile bat da, baina azkenean biek taldea utzi eta taldekide ugari hilko dituzte.
 
Bigarren zatian Zalakainek [[espetxe]]tik ihez egingo du, hortaz karlistak jazartuko zaizkio. Arriskuz beteriko bizitza baten ondoren Martin Katalinarekin ezkonduko da, Jose Miguel izeneko semea izango dutelarik. Urte batzuk geroago hau Karlos Ohandoren morroi batek erailko du.