Taxkent: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: la:Lithopolis (Uzbecia)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
46. lerroa:
Nahiz eta Uzbekistango beste hiri batzuen balio historikoa ez eduki, hala nola [[Bukhara]], [[Samarkanda]] edo [[Khiva]] hiriena, Tashkent herrialdeko erdigune ekonomiko eta kulturala da. Bertan daude Uzbekistango kulturgune nagusiak (antzokiak, liburutegiak, akademiak...) eta nazioarteko enpresen egoitzak ere bai.
 
== Ikustekoak ==
[[FileFitxategi:Prince Romanov Palace in Tashkent.jpg|thumb|left|240px|Romanov printzearen jauregia.]]
[[FileFitxategi:Navoi Theater - Tashkent.jpg|thumb|left|240px|Bolshoi Navoi antzokia.]]
[[FileFitxategi:Historical museum Tashkent.jpg|thumb|left|240px|Amir Timur museoa.]]
 
[[Errusiar Iraultza]]ren garaian eta 1966ko lurrikaran, antzinako hiria suntsitu zen eta horregatik eraikin historiko gutxi geratzen dira Tashkenten. Hala ere, hiriak monumentu eta sobietar garaiko monumentu ugari ditu.
 
* Kukeldash madrasa. Abdullah Khan-en agintaldikoa (1557–1598), zaharberritze prozesuan dago. Museo bihurtzeko asmoa dute, baina oraingoz [[meskita]] da.
* Chorsu bazarra, Kukeldash madrasatik hurbil dago. Aire zabaleko [[bazar]] erraldoi hau Tashkent zaharreko erdigunea da.
* Telyashayakh meskita (Khast Imam meskita). ''Uthman Qur'an'' delakoa dago bertan, munduko [[koran]] zaharrena. [[655]]ekoa da eta eraildako Uthman kalifaren odolez zikindua dago, Tamerlanek [[Samarkanda]]ra eraman zuena eta gero errusiarrek [[San Petersburgo]]ran eraman zutena. Uzbekistanera 1914an itzuli zuten<ref>{{erreferentzia|url=http://news.bbc.co.uk/2/hi/asia-pacific/4581684.stm |izenburua=Tashkent's hidden Islamic relic |author=MacWilliams, Ian |data=2006-01-05|publisher=BBC News |sarreradata=2010-06-08}}</ref>.
* Yunus Khan mausoleoa. XV. mendeko mausoleo multzoa da, XIX. mendean zaharberritua. Handiena Yunus Khan-en hilobia da, [[Mogol Inperioa]] sortu zuen [[Babur]]-en aitonarena.
* Romanov printzearen jauregia. XIX. mendena, Nikolai Konstantinovitx duke handia, [[Alexandro III.a Errusiakoa]]ren lehengusua, Tashkentera erbesteratu zuten, Errusiak Koroaren Bitxien inguruko afera ilun batengatik. Haren jauregia oraindik hiri erdialdean dago eta behiala museo izandakoa, orain Kanpo Arazoetarako Ministerioa da.
* Alisher Navoi opera eta ballet antzokia, Aleksei Stxusev arkitektoarena da, [[Lenin]]en hilobia egin zuenarena.
* Arte Ederren museoa. Errusiar-aurreko arte bilduma garrantzitsua du, horien artean sogdiar horma-irudiak, estatua [[budista]]k eta [[zoroastrismo]]ko artea. XIX eta XX. mendeko arte aplikatua ere erakusgai dago. Interes handiagoa dute Romanov printzeak [[Hermitage museoa|Hermitage museotik]] "mailegatu" zituen [[margolan]]ak, erbesteko jauregia apaintzeko eta inoiz itzuli ez zituena.
* Arte Aplikatuen museoa.
* Amir Timur muesoa.
 
== Garraioa ==
* [[Tashkenteko metroa]], [[Asia Erdialdea|Asia Erdialdeko]] bakarra ([[Astana]]koa eta [[Almaty]]ko eraikitzen ari dira oraindik)
* [[Tashkent Nazioarteko Aireportua]] herrialdeko handiena da.
* Trolebus sarea 2010an itxi zen.
 
== Hiri senidetuak ==
Tashkent hiri hauekin senidetua dago:
* [[Seattle]] ({{USA|1}})
* [[Tunis]] ({{TUN|1}})
* [[Istanbul]] ({{TUR|1}})
* [[Karachi]] ({{PAK|1}})
* [[Berlin]] ({{DEU|1}})
* [[Dnipropetrovsk]] ({{UKR|1}})
* [[Kortrijk]] ({{BEL|1}})
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Tashkenteko metroa]]
 
{{commons|Category:Tashkent}}