Chris Boardman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-joku +joko)
1. lerroa:
'''Chris Boardman''' txirrindulari [[Erresuma Batua|britainiarra]] da. 1968. urteko abuztuaren 28an jaio zen Huylken (Ingalaterra). 1986. urteko Commonwealtheko Jokuetan brontzezko domina irabazi zuen eta 1988. urteko Seuleko Joku Olinpìkoetan parte hartu zuen. Bartzelonako jokuetanjokoetan urrezko domina irabazi zuen jazarpen-proban, diseinu iraultzaileko bizikleta batekin. Hortik aurrera, erlojuaren kontrako probetan nabarmendu zen. Hainbat domina irabazi zituen Munduko Txapelketetan (urrea 1994, zilarra 1996, brontzea 1997 eta 1999). Birritan hautsi zuen orduko errekorra (1993 eta 1996), hirutan irabazi zuen Frantziako Tourreko aitzin-etapa (1994, 1997 eta 1998) eta bi garaipen lortu zituen Eddy Merckx Sari Nagusian.
2000.urteko irailaren 8an, UCIk bizikleta konbentzionalekin lortutako orduko errekorrak solik onartu zuen , hori dela eta [[Eddy Merckx]]ena onartu zuen( 49,431 km, [[Mexiko]]n lortua 1972an). Errekuperatu nahian, Boardmanek bizikleta normal batekin lortu zuen 49,441 km burutu zituen 2000.urteko urriko 27an, [[Manchester]]ko belodromoan. Arrakasta horren ondoren, erretiro iragarri zuen. Bere markak 2005. urteko uztailaren 19ra arte iraun zuen, [[Ondrej Sosenka]] txekiarrak gainditu zuenean (49,700km).