Amadis de Gaula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
19. lerroa:
Amadis de Gaula, lurperatutako kutxa batean aurkitua izan zela aipatzen duen sarrera baten ondoren, Perion Gaulakoa erregearen eta Elisena Bretainiakoa printzesaren arteko ezkutuko maitasun harremanaren istorioarekin hasten da, harreman honen ondorioz txalupa batean utzi zuten ume bat jaio zelarik. Ume hau Gandales zaldunak hazten du eta bere jatorriari buruz bila hasten da abentura fantastikoen artean, Urganda aztiak babestua, Ezezaguna deitua sekula ez baita aurpegi eta itxura berarekin agertzen, eta Arcalaus azti sorginak jazarria dena. Maitale leialen arku sorgindua zeharkatzen du Uharte irmoaren erdian, Endriago munstro izugarria garaitzen du, non bere anaia Galaor ezagutzen duen, eta abentura arriskutsu ugaritatik pasatzen da bere Oriana maiteagatik, Lisuarte Bretainia Handiakoa erregearen alaba zena.
 
Jatorrizko lana (Montalvok eginiko aldaketen aurretik) tragikoki amaitzen da, Arturotar Zikloko lan guztiak bezala. Jatorrizkoa (berregina) jarraian azaltzen den bezala amaitzen da: Lisuartek, aholkulari diruzaleek gaizki aholkatua, Amadis bere ondotik botatzen du, desafiatu egiten du eta Oriana heroiaren etsai batekin ezkontzen saiatzen da. Oriana Amadisek salbatzen du eta beronek Insula Firme uhartera daroa. Lisuartek gerra deklaratzen dio Amadisi Galaorrekin (Amadistaz bekaizti) eta Esplandianekin lagunduta. Guduren batzuen ondoren Galaorrek Amadis desafiatzen du eta honek hil egiten du. Lisuartek ere desafiatu zuen eta Amadisek hau ere hil egin zuen. Hirugarren desafio batetanbatean Esplandian eta Amadisek borrokatzen dute, lehenak bigarrena hilez. Oriana, leiho batetik guduari begira ari dena, Amadisen heriotza ikusi ondoren bere burua lurrera botatzen du eta hil egiten da. Urganda agertzen da eta Esplandiani honen gurasoei buruzko egia esaten dio.
 
Montalvoren bertsioak batez ere amaiera hau aldatzen du, laugarren liburu osoa iraunarazten duena. Pertsonaien amaiera ezberdina da. Lisuarte eta Amadis adiskidetu egiten dira, Esplandianen nortasuna hain tragikoa ez den beste modu batetanbatean ezagutzen da eta Galaor guduan ere ez da agertzen (gaixo dago). Lana amaitzeko berau bapatean amaiarazten duen ihesbide bat erabiltzen da. Lisuarte sorgindua da eta Amadis gobernatzen aritu behar da. Istorioak Las sergas de Esplandiánen jarraitzen du.
 
Lanak Amadisekin senidetuta dauden beste zaldun ausart batzuen balentriak ere kontatzen ditu, honen anaia Galaor, bere anaiorde Florestan eta bere lehengusu Agrajes de Escociarenak kasu.