Francesco Petrarca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere. Dena dela, Petrarcaren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen. Haren poesiak, haren gogoeta moralek eta espiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta, azken finean, haren lan guztiak helburu nagusi bat zuen: antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Altichiero, ritratto di francesco petrarca.jpg|thumb|right|200px|Petrarcaren erretratua.]]
Petrarcaren aita [[florentzia]]r [[notario]] bat zen, [[Dante]] erbesteratu zuten arrazoi berengatik, alegia arrazoi politikoengatik, erbesteratu zutena. Hala, 1311. urtean, Petrarcak eta haren familiak [[Carpentras]]en, Avignondik hurbil, hartu zuten bizilekua. Aitak Montpellierra bidali zuen Petrarca [[zuzenbide]]-ikasketak egitera, nahiz eta ordu arte Avignonen [[erretorika]], [[gramatika]] eta [[dialektika]] ikasi zituen Petrarcak [[Convenevole de Prato]]ren gidaritzapean, eta literaturarako zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetatik. 1327an, ordurako Petrarca Proventzara itzulia zenean, Laura ezagutu zuen, Avignongo Santa Klara elizan. Emakume haren berririk batere ez dago, eta garai hartan Petrarcaren asmazioa izan zela ere pentsatu zuen batek baino gehiagok. Edozeinetara dela ere, Laura izan zen Petrarcaren poesiaren inspirazio-iturri nagusia.
43. lerroa:
Hala ere, lau filosofo [[averroismo|averroista]] gazterekin izan zituen eztabaiden ondorioz (haien kontra idatzi zuen ''De suis ipsius et multorum ignorantia'') Venezia uztea erabaki zuen eta Paduara aldatu zen lehenbizi, eta Arquara ondoren. Han, Francesco de Carrarak etxe bat eman zion eta, berak nahi bezala, bakardadean eta bakean bizi izan zen.
 
== Lanak ==
=== Latinezko lanak ===
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 183-1985-0819-019, Handschrift, Francesco Petrarca.jpg|thumb|right|260px|Petrarcaren jatorrizko hitzak, [[Erfurt]]en 1985ean aurkituak.]]
Petrarcak askoz ere lan gehiago idatzi zituen latinez, herri-hizkuntzaz baino. Latinez bai [[prosa]] bai poesia idatzi zituen; herri-hizkuntzaz, aldiz, poesia baizik ez.
64. lerroa:
''Secretum'' edo ''De secreto conflictu curarum mearum'', azkenik, Petrarcaren testamentu espirituala da. 1342-1343 urteen bitartean idatzi zuen, eta 1353-1358 bitartean hainbat zuzenketa egin zizkion Milanen zela; hiru liburuk osatzen dute, eta haietako bakoitzean Petrarcak san Agustinekin irudimenean sortutako eztabaida-egun bat kontatu zuen. Eztabaida horiek emakume baten aurrean egin bide zituzten, Egiaren aurrean hain zuzen ere. Petrarcak elkarrizketaren bidez bere dotrinan oinarrizkoak ziren gaiak lantzen ditu: heriotzaren inguruko gogoeta, denboraren joana, pasioak, etab.
 
=== ''Canzoniere'' eta ''Triumphi'' ===
''Canzoniere'' izan zen Petrarcaren bizitza poetikoko maisu lana, eta lan hori osatzen eman zuen, hain zuzen ere, bere bizitza guztia, 1335. urtean hasi eta hil zen arte.
 
76. lerroa:
 
{{commonskat|Francesco Petrarca}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Italiako idazleak]]
84 ⟶ 86 lerroa:
[[Kategoria:1374ko heriotzak]]
[[Kategoria:XIV. mendeko filosofoak]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[als:Francesco Petrarca]]