Nevio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
1. lerroa:
'''Gneo Nevio''' ([[K. a. 261]]-[[K. a. 201]]), erromatar idazle bat izan zen. [[Tragedia]]k, [[komedia]]k eta olerki epiko bat idatzi zituen [[bertso saturnio]]etan: ''Gerra Punikoa'' (''Poenicum Bellum''). [[Epika]] nazional erromatarraren sortzailetzat jotzen da, aurretik, [[Livio Androniko]]k [[Homero]]ren [[Odisea]]ren itzulpena baino ez duelarik.
 
Bere jatorriari dagokionez, [[Campania]]ko herri latindarretakoren batetanbatean jaio zela uste izan da, baina [[Erroma]]n, [[Nevia]] gens plebeio bat zegoela ezagutzen denez, seguruena, Erroman jaio izana da, erromatar hiritar bezala. [[Lehen Gerra Puniko]]an parte hartu zuen.
 
Antzerkigile gisa, bere karrera [[K. a. 235]]ean hasi eta 30 urtez jarraitu zuen. Bere amaiera aldera, nobleziaren etsaitasuna jaso zuen, bereziki Metelotarrena, eszenatik zuzendu zizkion erasoengatik, ondorioz, kartzelatua izan zelarik. Kartzelan zegoela, bi lan idatzi zituen, non bere aurreko errespetu faltagatik barkamena eskatu zuen, eta, [[plebe]]aren tribunoen parte-hartzearen ondorioz askatua izan zen, jarraian, [[Utika]]ra erretiratuz. Dirudienez erbeste honetan idatzi zuen Gerra Punikoari buruzko bere lana, jada antzezlanak idaztetik erretiratua zegoenean.