Kimera (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
2. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Kimera''' (antzinako [[greziera]]z Χίμαιρα ''Khimaira''; [[latin]]ez ''Chimæra''), [[munstro]] itsusi bat zen, [[Tifon (mitologia)|Tifon]] eta [[Ekidna (mitologia)|Ekidnaren]] alaba, Asia Txikiko eskualdeetatik ibiltzen zena jendea izutu eta artaldeak eta beste animalia batzuk jaten, [[Ortro]]rekin, [[Esfinge (greziar mitologia)|Esfingea]] eta [[Nemeako lehoia]]ren ama izan zen.
 
Deskribapenak aldatu egiten dira. Batzuk [[ahuntz]] gorputza, suge edo herensuge baten atzealdea eta lehoi baten burua zuela zioten, beste batzuk, berriz, hiru buru zituela: bata lehoiarena, beste bat [[aker]]rarena, bizkarraldetik irteten zitzaiona, eta azkena herensugearena, isatsetik irteten zitzaiona. Dena dela, deskribapen guztiek gauza batetanbatean bat egiten dute: bere buruetakoren bat edo gehiagotik sua botatzen zuela, alegia. Biziki azkarra zen.
 
Kimera, azkenean, [[Belerofonte]]k garaitu zuen [[Pegaso]]ren laguntzarekin, hegodun zaldia, [[Lizia]]ko [[Iobates]] erregearen agindupean. Kimeraren heriotzaren zenbait deskribapen daude: batzuk, Belerofontek bere [[lantza]]rekin zeharkatu zuela diote soilik. Beste batzuk, berriz, lantzaren muturra berunez estaliz hil zuela diote. Berun hau, Kimeraren arnas gartsuaren aurrean jarrita urtu zen.