Art Nouveau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
'''''Art Nouveau''''' ([[frantses]]etik ''arte berria'') [[XIX. mendea]]ren amaieran eta [[XX. mendea]]ren hasieran [[Europa]]n eta [[Ipar Amerika]]n garatu zen [[arte]], [[arkitektura]] eta diseinua mugimendua da. Herrialdearen arabera izen ezberdinak hartu zituen: ''Art Nouveau'' ([[Frantzia]] eta [[Belgika]]n), ''Modern Style'' ([[Ingalaterra]]n), '''[[Vienako Sezesioa|''Secession'']]''' ([[Austria]]n), '''''Jugendstil''''' ([[Alemania]]n), ''Liberty'' edo ''Floreale'' ([[Italia]]n) eta ''Modernisme'' ([[Katalunia]]n). Dituen izen guztiek, arte berri bat sortzeko asmoa adierazten dute, garai hartan nagusi ziren [[eklektizismo]] eta [[historizismo]] estiloekiko haustura bat sortuz. Estetika berri bat sortzean datza, naturan oinarritzen den inspirazioa eta [[Industria Iraultza|Industria Iraultzetik]] eratortzen diren berrikuntzak uztartuz. Arkitekturan beraz, [[beira]] eta burdinaren erabilpena ohikoa da. Baina era berean ere, garai hartan oso erabilia zen eta horren estetika pobrea zuen [[burdina]]zko arkitekturarekiko erreakzio bat da.
 
== Historia ==
 
''Art Nouveau'' estiloa [[arkitektura]]n eta dekorazioan nabarmendu zen, eta sortu eta handik oso denbora gutxira zabaldu zen hainbat herritara hitzaldi, erakusketa eta, batez ere, munduan zehar argitaratzen ziren hainbat aldizkariren bitartez; [[industrializazio]]ak ekonomiaren oparotasuna eta [[burgesia]]ren nagusitasuna ekarri zuen, eta hari esker ezagutu ziren munduan zehar berrikuntza tekniko eta esperientzia artistiko berriak. Horrela lortu zen oinarrian bateratua izango zen estilo berri bat sortzea; arte berriaren xedea, beraz, estilo bateratu bat finkatzea zen, nahiz eta herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak hartu zituen.
14. lerroa:
Ingalaterran Morrisek eta ''Arts and Crafts'' mugimenduak produkzio prozesu behiek arte aplikatuen alorrean sortu zuten gainbehera estetikoari kontra egin zion; ''Art Nouveau''ak ere ez zuen atsegin egunerako bizitzarako egiten ziren gauzakien estiloa, haina industriaren kontra eta teknika berrien kontra azaldu ordez eta gauzakiak kopuru handietan ekoizteko prozesuak zuzenean kritikatu ordez, arreta handiz aztertu zituzten teknika eta material berriek eskaintzen zituzten aukerak, arkitekturan batez ere, horrela lortuko zelakoan artearen eta industriaren arteko bateratzea; honela azaltzen zuten edertasuna eguneroko bizitzara eramateko helburu utopikoa, artea guztien esku jartzeko helburua. Dena dela, eta zuzenean prozesu behien kontra azaldu ez ziren arren, helburu utopiko hori lortzeko bidean estilo berri honen arabera egiten ziren gauzakiak hain ziren material eta kolore oparoez eginak, hain ziren forma berezi eta bihurrikoak, ezen ezin baitziren egin eskuz baino; alegia, industria ez zuten baztertzen, baina beraiek aldarrikatzen zuten arte estiloa eskulangintzako tekniken bidez bakarrik gauza zitekeen estilo bat zen ia, eta hortaz, obra garestiak ekoizten zituen. Esan bezala, herrialde askotara zabaldu zen estiloa, baina bereziki garrantzitsua izan zen Europako kontinenteko herrialdeetan, 1890etik hasi eta Lehen Mundu Gerra bitartean.
 
== ''Art Nouveau'' herrialdez herrialde ==
=== Ingalaterra ===
Estilo honenen ezaugarriak [[Ingalaterra]]n hasi ziren finkatzen, hura izan baitzen industrializazioaren kontrako erreakzioa lehenengo zabaldu zen herrialdea. Joera modernistan bereziki azpimarratzekoa izan zen [[William Morris]] (1834-1896). Morrisek bere garaiko artelanen itsuskeria eta ustelkeria salatu zuen, salatu zuen, halaber, hirien bilakaera neurrigabea, eta makinari leporatu zion horren guztiaren errera; lan banaketa kritikatu zuen, langilea automata soil bihurtzen omen zuelako banaketa horrek, eta Erdi Aroko eredura itzultzeko beharra aldarrikatu zuen artea eta, aldi berean, gizartea eraberritzeko bide gisa.
 
=== Belgika ===
[[Belgika]]n [[Victor Horta]] hartzen da ''Art Nouveau''aren ezaugarriak bere obretan islatu zituen lehen artistatzat. Aipagarriak ditu Tassel etxea (1892-1893), Solvay etxea (1895- 1900) eta batez ere, Belgikako alderdi sozialistaren Herriko etxea (1896-1899). Horta arkitektoaz gainera, Van de Velde nabarmendu zen, teorialari eta artista gisa. Eztabaida latzak sortu zituen bere teoriekin, ez bakarrik Belgikan, baita Alemanian ere, han jardun baitzuen 1899az gero, baina bere teoriak praktikara eraman eta tapiz, altzari, bitxi zein dekorazio bikainak osatu zituen.
 
=== Alemania ===
[[Alemania]]n artista gazteen belaunaldi bat sortu zen, Eckmann eta Obrist zituela kide besteak beste. Talde hark zenbait aldizkari sortu zituen, eta Van de Velderen bideari heldu zioten, nahiz eta apaingarri naturalistak erabili zituzten. Obrei dagokienez, bereziki aipagarria izan zen A. Endellek Munichen sorturiko ''Elvira'' argazki estudioa (1898); izan ere, estudio haren fatxadan oskol asimetrikoko erraldoi bat dago apaingarri moduan jarria, eta obra hori hartzen da ''Art Nouveau''aren maisulantzat.
 
=== Austria ===
[[Austria]]ko ''Art Nouveau''aren aitzindariak ''Ver Sacrum'' taldearen inguruan bildu ziren, 1897an. Izen hori bera jarri zioten estilo honen teoriak aldarrikatzeko sortu zuten aldizkariari ere. Modernista austriar nagusietan aipagarriak dira [[Gustav Klimt]] margolariaz gainera, Olbrich (Sezesioko jauregia; 1898, Viena), Hoffmann (Stoclet jauregia; 1905- 1911, Brusel) eta Wagner (1841-1918) arkitektoak, nahiz eta Wagnerrek hasierako obretan tradizio historizistei jarraitu zien. Apaingarrien alorrean Loos nabarmendu zen (1870-1933).
 
=== Frantzia ===
[[Frantzia]]n hainbat jarraitzaile izan zituen ''Art Nouveau''k, batez ere arte aplikatuen alorrean. Kontuan hartu beharrekoak dira Galle, beiragintzan, Delaherche, zeramikan, de Feure eta Gaillard altzarigintzan, etab.
 
Arkitekturan Guimard izan zen artista handiena, besteak beste Parisko metroko geltokiak egin zituena (1899-1900). Obra horietan burdina eta beira agertzen dira elkarri loturik, burdina bihurriturik agertzen da, eta teknologiaren eta artearen, abstrakzioaren eta izadiaren arteko halako batasun bat nabarmentzen da, ''Art Nouveau''ari zegokion bezala.
 
=== Espainia ===
Espainian [[Katalunia]] izan zen ''Art Nouveau''ak jarraitzaile gehien izan zuen lurraldea, hura baitzen garai hartan Europako joera berrien aurrean jarrera irekiena zuena. Arkitektura modernistaren erakusgarri bikainak osatu ziren han [[Domenech i Montaner]] (''Castell dels Tres Dragons'', 1888) eta [[Puig i Cadalfach]]en (''Casa de les Punres'', 1903-1905) eskutik eta, batez ere, [[Antoni Gaudí]]ren eskutik (Güell parkea, Familia sakratuaren eliza...). Apaingarrien alorrean, berriz, aipagarriak izan ziren Masrieraren bitxiak eta Homarren altzariak.
 
67. lerroa:
 
{{Commonskat|Art Nouveau}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Art Nouveau| ]]
72 ⟶ 74 lerroa:
 
{{NA lotura|bg}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[af:Jugendstil]]