Mugimendu modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
Arrazionalismoa oso azkar zabaldu zen Europa osoan, erakusketa eta lehiaketa bitartez, besteak beste; eta laster bihurtu zen kapitalismoaren bilakaeraren arkitektura-hizkuntza. Eta, kapitalismoa nazio gaineko egituretan zabaltzen hasi zen bezala, era berean arrazionalismoak ere nazioarteko zabalkundea eta itxura hartu zituen. Espainian, [[García Mercadal]] arkitekto zaragozarra, [[Frankfurt]]eko (1929) eta [[Brusela]]ko biltzarretan (1930) parte hartu zuena, izan zen mugimendu honen aitzindaria, [[Martín Domínguez]] donostiar arkitektoaren laguntzarekin; izan ere, Le Corbusierrekin ikasia zen Domínguez.
 
Europa osora zabaldu ondoren, baita [[SESB|Sobietar BatasunBatasunera]]era ere, [[Bigarren Mundu Gerra]] baino lehentxeago, [[Estatu Batu]]etara heldu zen arrazionalismoa, [[faxismo]]ak eta [[nazismo]]ak Europatik erbestera joandako arkitektoek eramanda. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ordea, eta proposamen eta hizkuntza berria zen heinean, ahitu egin zen arrazionalismoa: estilo huts bihurtu zen, errepikatzen zen formula besterik ez, eta orduantxe lortu zuen mundu osora zabaltzea.
 
== Arrazionalismoaren printzipio intelektualak ==