Brunswick-Lüneburgeko Hauteslerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
5. lerroa:
== Historia ==
 
Hasieran, [[germaniargermania]]r herriak bizi izan ziren han; gero, [[saxoi]]en aginpidean [[Brunswick]] dukerriaren barne gertatu zen. Brunswick etxekoen artean banatuta zeuden lurraldeak [[Ernesto Augusto]]k batu zituen [[XVII. mendea]]ren bukaeran, eta [[Hannover]] hiriburu ezarri. [[Jakobo I.a Estuardo]]ren alaba Sofiarekin ezkondurik, Jorje Luis haien semea [[Britainia Handi]]ko errege izatera iritsi zen.
 
Halatan, [[1714]]tik [[1837]]ra [[Hannover]]reko hauteslea eta [[Britainia Handi]]ko erregea pertsona bera izango zen. Garai hori aurrerapen eta oparotasun aldia izan zen Hannoverrentzat, [[Zazpi Urteko Gerra]] eta [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] okupazioa jasan behar izan bazituen ere. [[1814]]an erreinu bihurtu zen. [[1837]]an, [[Gilen IV.a Erresuma Batukoa|Gilen IV.a]] hiltzean, haren alaba [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria]] erreginak ezin izan zuen Hannoverko erregetza beretu, [[lege saliko]]a zela eta. [[Prusia]]ren eta [[Austria]]ren arteko gatazkan, bigarrenaren alde jardun zuen. Prusiako probintzia bihurturik, betiere Prusiaren kontrako oposizioaren gunea izan zen. Egun Behe Saxoniako ''land''eko zatia da.