Georges Migot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

10:52, 30 abendua 2011ko berrikusketa

Frantses musikagilea, idazlea eta margolaria (Paris, 1891 - 1976). Parisko kontserbatorioan ikasi zuen Widor eta d´Indyrekin. Asiako musikaren eta Erdi Aroko frantses polifoniaren eragina izan zuen. 1949-1961. urteetan Parisko kontserbatorioko Musika Tresna Zaharren Museoko arduraduna izan zen. Musika asko idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu: Le rossignol en amour (1929) opera; Hagoromo (1921) balleta; Sain-Germain d´Duxerre (1947) oratorioa eta ahotserako beste zenbait lan; 13 sinfonia, requiem bat, klaberako lanak, organorako lanak, kantuak.

Erreferentziak