Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
[[Antonio Lekuona]]rekin hasi ondoren, hasieran [[Bartzelona]]ra eta [[1878]]an [[Paris]]era joan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Algo sobre Adolfo Guiard. Viñetas bilbaínas |izena= Alejandro |abizena= de la Sota Aburto |urtea= [[1952]]}}</ref>. [[1886]]an jaioterrira itzuli eta bertan lan egin zuen. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian, nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Suburbio-La niña del clavel_Adolfo Guiard.PNG|thumb|200px|right|''Suburbio'' edo ''La niña del clavel''.]]
[[Fitxategi:De promesa.jpg|thumb|200px|right|''La promesa''.]]
Aita frantsesa zuen, baina bera bilbotarra zen. Antonio Lekuona izan zuen lehen maisua; hemezortzi urte zituela [[Paris]]a joan zen bizitzera. Han ezagutu zuen [[Degas]], gero adiskide handia izango zuena. [[Londres]]a jo zuen ondoren, eta han ere bolada luzeak egin zituen. Oso gizon alaia omen zen, Bilboko parte zaharrean oso ezaguna, era guztietako adiskideak egiteko gauza baitzen. Aldi berean, jakituria handiko gizona zen. [[Miguel Unamuno|UnamunoUnamunok]]k hau idatzi zuen Guiardi buruz: "Huraxe izan zen Goncourtarrak, Huysmans eta Baudelaire ezagutarazi zizkidana; haren liburuetan irakurri nituen." Eta beste leku batean: "Adolfo Guiard eta Larrauri, [[atxuri]]arra, hau da, bilbotar-bilbotarra, baina frantses kumea, Bilbon erori zen, bere jaioterrian, Paristik bueltan. Erori, horixe da hitza. Eta erori zen berekin eroraraziz frantses inpresionismoaren margolaritza-teknika eta literatura-teknika osoa.(…) Baina beretua dena, eta originaltasun tonu nabarmenez…"
 
Guiarden lan bikainena, eta ezagunena, ''La niña del clavel'' edo ''Suburbio'' izenekoa da, [[Manet]] eta Degasen bidetik, koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri: gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan. Nolanahi ere, Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak. Beste obra nagusi batzuk: ''La terraza'' (1887), ''Cazadores'' (1887), ''La siega'' (1887), ''La promesa'' (1877) eta ''El grumete''.