Migel Zalba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

17:28, 28 abendua 2011ko berrikusketa

Nafar elizgizona (?, 1374 - Monako, 1406). Martin Zalbaren iloba zen. Boloniako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Avignoneko Unibertsitatean irakasle izan zen, Benedikto XIII.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen arte. Harreman estuak izan zituen Karlos III.arekin, eta Iratxen, Tuteran eta Orreagan apezpiku-barruti berriak sortu nahi izan bazituen ere, ez zuen bere helburua bete, inguruko erresumek eta apezpikuek beldurra agertu baitzuten Nafarroak batasuna lortuz gero har zezakeen indarraren eta eraginaren aurrean.

Erreferentziak