José Manuel Caballero Bonald: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
No edit summary
1. lerroa:
'''José MaríaManuel Caballero Bonald''' ([[Jerez de la Frontera]], [[Cádiz]], [[Espainia]], [[1926]]) [[gaztelania]]zko poeta, nobelista eta saiakera-idazlea da. Literaturgintza eta irakaskuntza elkarri uztartuta ibili izan da. Kolonbiako, Frantziako eta beste hainbat herrialdetako unibertsitateetan literatura-irakasle izan da, eta hainbat sari jasoa da poesiaren eta eleberriaren arloan ([[Poesiako Boscán saria]], ''Biblioteca Breve'' izenekoa, eta hiru bider [[Espainiako Kritikaren Saria]]). 1948an hasi zuen bere ibilbide poetikoa, ''Poesías'' (''Poesiak'') obrarekin. 1952an plazaratu zuen lehen poema-liburua, ''Las adivinaciones'' (''Asmakizunak''). Horren segidan etorri ziren ''Memorias de poco tiempo'' (1954, ''Denbora gutxiren oroimena''); ''Anteo'' (1956); ''Las horas muertas'' (1959, ''Ordu hilak''); eta ''Pliegos de cordel'' (1963, ''Lokarridun orriak''). ''Vivir para contarlo'' (1969, ''Ezagutarazteko bizi'') liburuan bildu zituen aurrez aipatutakoak.
 
Poesia sinbolikoa eta intimista da berea, bere garaiko gizartearekiko adostasunik eza erakusten duena. Hizkera aberatsa darabil, barrokismoa eta herri-hizkuntza bateratzen dituena. 1950eko belaunaldi poetikoko kide da, Valverde, [[Ángel González]], [[Gil de Biedma]], Barral, [[Claudio Rodríguez]] eta beste hainbatekin batera. 1984an, ''Laberinto de fortuna'' (''Zortearen labirintoa'') kaleratu zuen, eta handik urte batzuetara ''Diario de Argónida'' (1997, ''Argonidaren egunkaria''). Eleberrigintzan hasi zelarik, 1961ean Biblioteca Breve saria eman zioten ''Dos días de setiembre'' (''Iraileko bi egun'') liburuagatik. [[Errealismo sozial]]aren kutsu nabarmena du nobela honek, eta Andaluziako herri batean aberatsen eta nekazari txiroen arteko ezberdintasunak ditu oinarritzat. ''Agata ojo de gato'' (1974, ''Agata katu-begi'') idatzi zuen ondoren, errealismo magikoaren mugetan dabilena. ''Tiempo de guerras perdidas''ek (1995, ''Gerra galduen garaia'') kutsu autobiografikoa du, baita ''La costumbre de vivir'' (2001) lanak ere. ''La novela de la memoria'' (2010) lanak aurreko biak biltzen ditu ale bakar batean. Saiakera-libururik ere idatzi izan du Caballero Bonaldek, hainbat gairen ingurukoak: ''Breviario del vino'' (1980, ''Ardoaren eskuliburua''); ''Narrativa cubana de la revolución'' (1968, ''Iraultza garaiko Kubako narratiba''); ''Luces y sombras del flamenco'' (1975, ''Flamenkoaren argiak eta itzalak''); ''Sevilla en tiempos de Cervantes'' (1991, ''Sevilla Cervantesen garaian''); ''Mar adentro'' (2002); ''José de Espronceda'' (2002); Encuentros con la poesía (2006); ''Un Madrid literario'' (2009).
 
[[Kategoria:Espainiako poetak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]
[[Kategoria:Cádiz probintziako jendea]]
[[Kategoria:1926ko jaiotzak]]
 
[[en:José Manuel Caballero]]
[[es:José Manuel Caballero Bonald]]
== Erreferentziak ==