Zhu Xi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:19, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Txinako filosofoa (1130 - 1200). Administrazioan lan egin zuen bigarren mailako zereginetan. Hasieran budismoaren jarraitzailea izan zen, baina gero neokonfuzianismoari lotu zitzaion bete-betean. Jakintza handikoa zen, neokonfuzianismoa predikatzen ibili zen batetik bestera eta jarraitzaile asko izan zituen. Azken urteetan, azpijokoa egotzi zioten eta administrazioan zituen karguetatik bota zuten. Haren idatziak Txu Tzu Txunan-xu (Idazlan osoak) liburuan bildu ziren. Neokonfuzianismoaren filosoforik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Zhu Xi

Erreferentziak