Bernart Clairvauxkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:00, 27 abendua 2011ko berrikusketa

San Bernardo Clairvauxkoa (Château de Fontaine, Dijon, Frantzia, 1091 - Clairvaux, Frantzia, 1153) Clairvaux abatetxearen sortzaile eta bertako lehen abadea izan zen.

San Bernardo Clairvauxkoa, 1450 inguruko lana, Cluny Museoan

1128an, Tenplarioen Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Clunyko ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.

Erreferentziak